Dokumentuaren akzioak
Aukeran konpainiaren Gernika Donostian
Gernikan 1937ko apirilean gertaturikoaren kontakizuna da Edu Muruamendiarazek zuzendutako ikuskizun berria. Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hots, bonbardaketa jasan zutenek berek kontatua. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giroak sortzeko.
Sutargi, Izena duen guztia omen da eta Bideak-en ondotik laugarren ikuskizuna izango du Aukeran dantza konpainiak. "Gernika, mihise gaineko dantza" ikuskizun berria Gernikako bonbardaketan eta Picassoren Gernika margolanean oinarritutako lana da.
Edu Muruamendiaraz-ek zuzendari lanak egin ditu erabat, dantzarik ez baitu egiten lan berrian. Eszena gidaritzan Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak parte hartu dute. Aukeran konpainiaren zuzendariaren esanetan aurreko hiru lanetan baino pisu gehiago du oraingoan dantza tradizionalak.
Dokumentuaren akzioak