Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Larraineko maskarada Iruñean izan zen

Larraineko maskarada Iruñean izan zen

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea 2010/06/09 11:49

Joan den maiatzaren 22an Larraineko maskarada Iruñean izan zen. Ongi dakizuen bezala, hitzordu historikoa izan da nafarrontzat, oraino etorri gabea baitzen Xiberoa gurera. Egun polita izan zen, goizean barrikadak izan genituen Iruña Taldea, Muthiko Alaiak eta Ortzadarren harrerekin, eta Larrainekoen erantzunarekin. Giro hobezina sortu zen kantuan eta dantzan, jendealdi ederra bildu baitzen 11:00etan hasita bazkalordura bitarte.

Gehiago irakurri

Flandes-eko dantzak Dantz'Hadi jaialdiaren 13. ekinaldian

Flandes-eko dantzak Dantz'Hadi jaialdiaren 13. ekinaldian

Dantzan 2010/06/09 11:48

Ahetzen ospatuko da Dantz'Hadi jaialdia datorren uztailaren 9an. Flandes-eko Shillelagh taldea izango da bertan eta beren inguruko zein beste eskualdetako dantzak ikasi eta dantzatzeko aukera izango da.

Gehiago irakurri

(Sok)2 ekainaren 12an eskainiko da Errenterian

(Sok)2 ekainaren 12an eskainiko da Errenterian

Dantzan 2010/06/09 10:33

Maiatzean, Musikaste programaren barruan Errenterian eskaintzekoa zen Kukai eta Elirale-ren (Sok)2-ren emanaldia bertan behera geratu zen bi dantzariren lesioaren ondorioz. Ekainaren 12an, 20:00etan eskainiko da (Sok)2 Errenteriako Kultur gunean.

Gehiago irakurri

India, Mazedonia eta Ukrainia Gauargi 2010 jaialdian

India, Mazedonia eta Ukrainia Gauargi 2010 jaialdian

Dantzan 2010/06/08 12:53

India, Mazedonia, Ukraina eta Frantziako dantza taldeek parte hartuko dute Ezpeletako Ezpala dantza taldearekin batera 2010eko Gauargi jaialdian. Gaztetxoen nazioarteko 14. folklore jaialdia uztailaren 16 eta 19a bitartan ospatuko da.

Gehiago irakurri

Dantza garaikide tailerra Andrea Anhaiarekin

Dantza garaikide tailerra Andrea Anhaiarekin

Dantzan 2010/06/08 01:27 2

Dantza garaikideko tekniketan eta dantza klasikoko ikasketetan oinarrituta, mugimenduaren ulerpena eta espazioan gauzatzea bilatzen da workshop honekin. Hamalauzanko elkarteak antolatuta, Donostian Dantzagunean (Arteleku) eta Bilbon Muelle 3n egin ahal izango da Andrea Anhaiak eskainiko duen tailer hau.

Gehiago irakurri 2

Sorkuntzarako akzidenteak

Sorkuntzarako akzidenteak

La Fundicion 2010/06/07 13:38

La Fundicion-ek, Baliabide Zentro moduan eta ikerketari, sorkuntzari eta ekoizpenei dagokienez, “Sorkuntzarako akzidenteak" proposatzen ditu. Sorkuntza eszenikorako proba-banku bat da. Akzidente artistikoen “laborategi” bat, non jarraitu beharreko ildoak parte-hartzaileen eta dakartzaten materialen araberakoaK izango diren, zeintzuek ondoko elementuekin jokatuko duten:

Gehiago irakurri

Aiko taldeak Urraska aurkeztu du, jauzien inguruko lana

Aiko taldeak Urraska aurkeztu du, jauzien inguruko lana

L&V Comunicación – Itziar Villamandos 2010/06/07 13:35

‘Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik’ lan honek, balio etnografikoa eta izaera didaktikoa uztartzen ditu, Euskal Herriko ohiko dantzaren garrantzi kulturala azaleratzen duelako eta bere ikasketa errazten duelako. Edizio hau Nevadako Eusko Ikasketen zentroaren kolaborazioarekin argitaratu da. Aiko taldearen lan berri hau larunbat honetan, ekainaren 12an aurkeztuko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian "Dantzazale Eguna 2010" ospakizunean.

Gehiago irakurri

Mugarik gabeko dantzak

Mugarik gabeko dantzak

Dantzan 2010/06/07 11:01

"Danzas sin fronteras" jaialdia abuztuaren 16tik22ra ospatuko da aurten, eta kokapen berria izango du: Toledon izango da jaialdia, El Pielago kampamenduan. Ohi bezala, munduko bazter desberdinetako erro tradizionaleko dantzak landu eta dantzatzeko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean

Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean

gipuzkoakultura.net 2010/06/04 11:12

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzak dantza ikastaroak antolatu ditu. Ekainaren 28tik uztailaren 9ra izango dira Dantzagunean (Arteleku). Ikastaroak 12 urte gorako dantzariei (gutxienez bi urteko aurre-ikasketekin) zuzenduta dago.

Gehiago irakurri

Arabako dantzari eguna Murgian ospatuko da ekainaren 13an

Arabako dantzari eguna Murgian ospatuko da ekainaren 13an

Dantzan 2010/06/04 10:58

Arabako 33. Dantzari Eguna ospatuko da Murgian datorren ekaianaren 13an. Arabako dantza taldeetako 600 dantzari espero dituzte egun horretan Zuiako haraneko hiriburuan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak