Dokumentuaren akzioak
Dantza ekitaldiak Donostiako Euskal Jaietan
Gaur, irailaren 2an, Kontxako Banderako sailkapen-estropadarekin hasiko dira Euskal Jaiak Donostian, eta hamar egunez luzatuko da festa-egitaraua. Hona hemen egitarauak jaso dituen dantza ekitaldiak:
Irailak 4, larunbata
19:00 Herri esku-dantza: Txistularien udal banda eta Gipuzkoako EDB. Konstituzio plazan.
19:30 Donostia dantzan Konstituzio plazan. Antolatzailea: Bagera.
00:00 Larrain-dantza eta plaza-dantzak Konstituzio plazan.Irailak 5, igandea
18:00 Dantza solteko txapelketak Konstituzio plazan.
Irailak 7, asteartea
19:30 Trikitixaren VIII. Jardunaldiak. "Trikitixa eta dantza", Donostia Kulturako hitzaldi aretoan (San Jeronimo kalea). Antolatzailea: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
Irailak 8, asteazkena
19:30 Trikitixaren VIII. Jardunaldiak. "Trikitixa eta dantza", Donostia Kulturako hitzaldi aretoan (San Jeronimo kalea). Antolatzailea: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
Irailak 10, ostirala
21.00 Goizaldi dantza taldearen emanaldia Konstituzio Plazan.
Dokumentuaren akzioak