Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskola dantza taldea Donostiako Aste Nagusian

Dokumentuaren akzioak

Eskola dantza taldea Donostiako Aste Nagusian

eskola@euskalnet.net
2010/08/18 15:06
Hitzordua Konstituzio Enparantzan izango da, ostegunean, hilaren 19an 20:00etatik aurrera. Urtero moduan, aurten ere Eskola Dantza Taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Donostiako Aste Nagusiaren egitarauaren barruan.

http://img695.imageshack.us/img695/7684/eskola.png

 Josetxo Fuentesen zuzendaritzapean, Eskolak Euskal Herriko dantza tradizionalak ez ezik, euskal mitologia eta usadioetan oinarritutako koreografiak ere eskeiniko ditu. Honela, Gipuzkoako dantza dotoreak eta Zuberoako Maskarada alaia taularatzeaz gain,1955eko Oleskari Zaharra operarentzat eginiko koreografia, Pablo Sorozabalen Maite abestiarentzat sortutako koreografia ezaguna edo Gernikako bonbardeaketa gogorarazten duen koreografia hunkigarria irudikatuko dira besteak beste.
 
Ordu t'erdi inguru iraungo duen emanaldiaren ostean, duela egun gutxi hil zen Xabier Mendizabal Eskolako lehendakariari omenaldi bat egingo zaio. Dantzari moduan igaro zituen urteak etorriko zaizkigu burura, berak hain kuttunak zituen hainbat dantza taularatuz. Dantza taldeaz gain, Eskolako abesbatza entzuteko aukera ere izango da bertan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.