Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiko taldearen dantzaldi ibiltaria aurten Zarautzen

Dokumentuaren akzioak

Aiko taldearen dantzaldi ibiltaria aurten Zarautzen

Eta dantza egitea, gainera, eskola edo akademia batek ematen digun zorroztasunik gabe, filosofia xume bati jarraituz: Disfrutatuz ikasi, dantza egiten disfrutatzeko. "Modu natural, lasai eta dibertigarrian dantza egin eta jotzen dugu musika" -diote- "eta gure ikastaroetara etortzen diren pertsonek dantzan ikastea da guretzat garrantzitsuena eta ez halako edo bestelako koreografia bat ikastea”.

Filosofia horrekin dabiltza Bizkaiko herrietan barrena eta urritik aurrera Zarautzen izango ditugu. Aurretik ere ezagunak ditugu, 2009 eta 2010ean, San Pelaioko erromeria zela eta, dantza egiten hasteko tailer batzuk ematen ibili ziren eta.

AIKO taldea oraindik ezagutu ez eta ezagutu nahi duten guztiek aukera paregabea izango dute irailaren 8an, Euskal Jaien bezperan, Musika Plazan, arratsaldeko 19:30ak aldera, erromeria animatzen izango baitugu taldea. Modu ona ikasturteari hasiera emateko eta talde honek dantza tradizionala nola ulertzen duen ikusteko eta, aldi berean, baita bere errepertorioa eta metodologia berezia ezagutzeko ere.

Hemendik aurrera, dantzarekin eta dantza egiteko modu tradizionalarekin disfrutatu nahi duten pertsona guztiek AIKOk ematen dituen ikastaroetan izena emateko aukera izango dute. Ikastaroak, urritik ekainera bitartean, asteartero, Aritzbatalde kiroldegian izango dira. Astero ordu eta erdi iraungo duen hastapen-ikastaro batean dantza tradizionala praktikatuko da.

Ikastaroa arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta ikastaroak iraungo dituen bederatzi hilabeteetako matrikula 100 eurokoa izango da.  Izenematea Sanz Enea Kultur etxean egingo da (943-005119 - kultura@zarautz.org)

Ikastaroetan ikasitakoa praktikan jartzeko, AIKOk hilean behin erromeria bat antolatzen du Plateruenan, Durangoko Kafe Antozkian. Aldez aurretik izenik eman gabe eta erabat doan, musika zuzenean dela eta dantza maisuen taldea bertan dugula hilero egiten diren elkarketa horietan, berez, hauxe lortu nahi da: giro lasaian dantza egiten disfrutatzea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.