Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza izango dute ardatz Inpernuko Poza Trikitixaren VIII. Jardunaldiek

Dokumentuaren akzioak

Dantza izango dute ardatz Inpernuko Poza Trikitixaren VIII. Jardunaldiek

"Inoizko dantzari gehien den garaian, plazetan zergatik egiten da inoiz baino dantza gutxiago?". Sarritan planteatzen den galdera horri erantzuten saiatuko gara aurtengo jardunaldietan. Sarritan egokitzen zaigu trikitilarioi dantza emanaldi baten ondoren jo behar izatea. Sarritan egokitzen zaigu trikitilarioi dantza emanaldi baten ondoren jo behar izatea. Dantzariak beren ikuskizuna bukatutakoan, kaleko arropak jantzi eta gehienetan begira geratzen dira. Emanaldia bukatutakoan ez dute batere dantzarik egiten. Non dago hutsartea?

Dantzaren eta plazen egoera aztertuta, galdera hauei erantzuten saiatuko gara. Horretarako, mahai inguru eta saio praktiko bana prestatu ditugu.
 
Irailaren 7an, asteratez, “dantza, ikuskizuna eta plazerra” izeneko mahai ingurua antolatu dugu. Mahai beraren bueltan jarrita arituko dira Ion Maia (dantzari profesionala), Jon Ostolaza (trikitilaria), Iñaki Irigoien (ikerlaria) eta moderatzaile lanetan Joxe Juan Ugalde (kazetaria eta dantzaria).

Irailaren 8an, asteazkenez, “dantza dezagun” saio praktikoa izango da, gidari lanetan arituko den Jokin Otamendiren laguntzarekin. Arkaitz Minerrez eta Garikoitz Otamendik biolinarekin jotako doinuen airean, Euskal Herriko dantza tradizionalez gain, Europako zenbait dantza ere ikasi ahal izango dira.

"Trikitixa eta dantza", Trikitixaren VIII. Jardunaldiak

Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan

2010eko Irailak 7-8 (19:30tan)
 

Irailak 7, asteartea

Mahai ingurua: Dantza, ikuskizuna eta plazerra

Parte hartzaileak:

  • Jon Maya (dantzari profesionala)
  • Jon Ostolaza (trikitilaria)
  • Iñaki Irigoien (ikerlaria)

Moderatzailea: Joxe Juan Ugalde (kazetaria eta dantzaria)

 

Irailak 8, asteazkena

Saio praktikoa: Dantza dezaguna

Parte hartzaileak:

  • Jokin Otamendi (dantzaria)
  • Harkaitz Miner (biolina)
  • Garikoitz Otamendi (biolina)

 

Informazioa: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.