Dokumentuaren akzioak
Albisteak
                
                Lucia Lakarraren komunikatua
Datorren abuztuaren 3an eta 4an Donostiako Kursaal entzutegian eta uztailaren 31an Gijongo Jovellanos antzokian eskaintzekoak ziren emanaldiak bertan behera geratu direla eta Lucia Lakarrak honakoa adierazi nahi du:
Errioxako dantzak sarean belaunaldi berrientzat
Errioxako Gobernuak bere komunitateko kultura tradizionala eta dantzak jaso eta sareratzeko ekinean dihardu. Errioxar kulturaren inguruan egindako ikerketa eta bilketa lanak sareratzeko asmoaz culturaderioja.org webgunea sortu du. Bertan argitaratutako bi bideo interesgarri ekarri ditugu dantzan.com-era.
                
                Oinak Arin eta Zirikolatz taldeen hastapenen testigantza
Beskoitzen eta Senperen dantza taldeen antolaketa eta sustapenean lan handia egindakoa da Henri Duhau, eta Euskal Dantzarien Biltzarraren antolaketan ere parte hartutakoa. Bere ibilbidean ezagututakoaren testigantza jaso du liburu batean Duhauk.
                
                Zaldibarko txistularien eta dantzarien historia liburu batean
Balendin Lasuen Solozabal-ek Zaldibarko txistularien eta dantzarien historia idatzi du Herriko Kondaira Koadernoak bilduman. Lehen txistulari eta dantzarien datuak, eta XX. mendean izan diren talde desberdinen testigantzak jaso ditu Lasuenek, argazki eta dokumentazioz hornituta.
Gaudeix la Festa: Kataluniako festak gozatzeko telebista programa
Kataluniako Garraf-Penedes eta Camp de Tarragona eskualdeetan egiten diren festa eta tradizioen inguruko telebista programa da "Gaudeix la Festa". Canal Blau eta Maricel TV telebista lokalen sareetan eskaintzen da, eta interneten jartzen dituzte programa guztiak. Kataluniako festak eta dantzak gertutik jarraitzen aukera bikaina da.
                
                Udaberri Dantza Taldea Valladolid-en
Tolosako Udaberri Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du Valladolid-eko Viana de Cega herrian datorren asteburuan (Uztailak 30 - Abuztuak 1).
Dantza sustatzeko diru-laguntzen Jaurlaritzaren deialdia
Kulturklik-en iragarri dutenez dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren aurtengo diru-laguntzen deialdiak 365.000 euroko diru-poltsa izango du, iazko bera. Deialdiaren atalak berdin jarraitzen dute, eta agindua onartua izan bada ere, ez da oraindik Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu.
                
                Maitaldia 2010, aurrerapen bat iruditan
Irailaren 10etik 19ra ospatuko da Biarritzen Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdia. Aurten 20 urte betetzen ditu jaialdiak eta ohiko izaera ireki eta zabalari eutsiko dio bere programazioan. Aurtengo programazioaren iragarpena bideo baten bildu dute antolatzaileek.
                
                Aurtzaka El Vendrell-era
2009ko III. Igartzako Dantzarien Egunean El Vendrell-etik (Katalunia) etorritako bi dantzari-talde izan genituen gure artean gonbidatu gisa. L’Embarcada Kultur Elkarteko Ball de Pastorets eta Ball de Bastons taldekoak hain zuzen. Hemen hasi zen harremanari segika, Aurtzakari dagokio orain Kataluniara bisita egiteko txanda.
                
                Ezpata-dantza eta brokel-dantza Añorgan
Iaz hasitako ohiturarekin jarraituz, Arkaitz Añorgako dantzariak taldeak ezpata-dantza eta brokel-dantza eskaini ditu aurten aure Añorgan uztailaren 16an, karmen egunean. Emanaldiko argazki sorta bat sareratu dugu.
Dokumentuaren akzioak

 
