Dokumentuaren akzioak
Jota eta porru ikastaroak eskainiko ditu Andra Marik Estatu Batuetan
NABO (North American Basque Organization) elkarteak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, hainbat formakuntza saio antolatu dituzte azken urteotan Ameriketako Estatu Batuetan. Oraingoan, jota eta porrua irakastera joango dira Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko Mikel Goitia eta Iraitz Barandiaran dantzari eta irakasleak.
Urriaren 30etik azaroaren 2ra Salt Lake Cityn eskainiko da ikastaroa, azaroaren 5etik 7ra Chinon, eta azaroaren 9tik 14ra Boisen.
Informazioa: Nabasque
Dokumentuaren akzioak