Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Balantze pozgarriarekin itxi du Dantza Hirian-ek bere bosgarren edizioa

Dokumentuaren akzioak

Balantze pozgarriarekin itxi du Dantza Hirian-ek bere bosgarren edizioa

2010/10/14 10:31

35 artista, 11 konpainia, 10 ordu dohaineko ikuskizunetan 8 hiritan. Irailaren 16tik 26ra, dantza Hirian 8 herritatik pasa da eta etapa berria egin du bere ibilbidean: Donibane Lohizune. Ekimen kulturalei egin zaizkien mozketen ondorioz aurrekontua txikituta izan arren, jaialdiak 11 dantza konpainia abegi ditu, horietatik 6 Euskadikoak. Azpimarratzekoa da Praga, Bartzelona, Manchester eta Madriletik etorri direla beste konpainiak. Horietako batzu nazioarteko lehiaketetan sari garrantzitsuak dituztenak.

Lehen aldiz, dantza bertikala emanaldi bat antolatu da, Baiona eta Errenteriako ikusleei une gogoangarriak eskainiz. Guztira, 22 ikuskizun, artista 1 egoitzan, estreinaldi 1, 4 mintegi eskoletan, bideo-dantza instalazio 1, 3 master class, bideo ziklo 1, argazki erakusketa 1, sensibilizazioko 4 ekimen, eta horietan artean, tailer 1 adimen minusbaliotasuna dutenentzat.

Goranzko joera

Eguraldi aldakorra eta data horietan programatutako kirol eta kultur ekitaldi kopuru handia izan arren, antolatzaileak pozik daude izandako ikusleen erantzun onarekin, goranzko joeran. Dantza Hirian-ek, 10 egunez, dantza garaikideko 22 emanaldietan, 10.100 ikusle inguru bildu ditu, 2009 urtearekin alderatuta %10 gehiago.

Artista 1 egoitzan, estreinaldi 1

Izaskun Lapaza donostiar gazteak "Tirauki Traukina" koreografia sortu du, Aterpean programaren baitan, jaialdiak orain hiru urte martxan jarrita artista egoiliarren programan. Egoitza Dantzagunea (Donostia) eta Malandain-Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionalaren artean burutu da, uztailean, eta lana Donostian estreinatu zen. Emanaldiak egin ziren halaber Baionan, Donibane Lohizunen eta Biarritzen Maitaldia jaialdian, CCN Malandain eta Dantza Hiriak egindako elkarlan hitzarmenaren ondorioz. Hiru sentsibilizazio ekimenek osatu dute Aterpean programa, ume eta adimen gutxituei zuzendutakoak.

Ikasleen 4 ekitaldiek 1405 ikasle bildu dituzte

Eskoletako ikuskizunak data garrantzitsua dira jaialdian. Bilgune hau Eurohiriko ikastetxeekin harremanak bideratzeko aukera da eta gazteak jarduera artistiko honekin sentsibilizatzeko. Dantza Hirian-ek 1405 ikasle bildu ditu oraingoan, 4 eta 10 urte bitarteakoak (2009an baino %9,6 gehiago) Hendaia, Azkaine, Ziburu eta Errenterian. 

3 Masterclass dohain

Dantzari gazteen eta dantza profesionalen arteko komunikazioa sustatzeko asmotan, jaialdiak 3 master class proposatu ditu. Elías Aguirre (EA/AE-Madrid) Dantzagunean, Vaclav Kune (Compañía 420
People-Praga) CCN Malandain-Ballet Biarritz-en eta Anthony Missen eta Kevin
Turner (Compañía Chameleon-Manchester) Errenteriako udal dantza eskolan, izan dira saioak gidatu dizuten koreografoak, eta 50 dantzarik arte h artu dute guztira eskoletan. 

Dantza Hirian 5 urte erakusketa

Urteurren honetako beste une garrantzitsu bat "Dantza Hirian 5 urte" argazki erakusketa mugikorra izan zen. Irailean zehar 4200 lagunek ikusi dituzte Baionako Euskal Museoan Gorka Bravok sinatutako argazkiak. Ikusleen arrakasta ikusita, erakusketa beste hilabete luzatuko da museoaren Xokoa gela eta ondoren hiriz hiri abiatuko da.

Beraz, bosgarren urteurren hau balantze baikor eta adore-emailarekin bukatu da, ekimen kulturalek izan dituzten mozketen ondorioz aurrekontu murriztua izan arren. Dantza Hirian-ek berresten du bere papera dantzaren sorkuntza babestu eta hedapena sustatzeko lanean, eta ikusle eta laguntzaile guztiak eskertzen ditu. Dantza Hirian programazio berrian lanean ari da dagoeneko.

Dantza Hirian

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.