Dokumentuaren akzioak
Bejart Ballet Lausanne-ri buruzko filma Donostia eta Iruñean
Maurice Bejart-en heriotzarekin, berak zuzentzen zuen Bejart Ballet Lausanne konpainiako 35 dantzariak umezurtz geratu ziren. Gil Roman-ek hartu zuen taldearen gidaritza, erronka handi bat aurrean zuela. Mende erdi lehenago Bejart-ek sortutako konpainiari segida ematea. Horixe du abiapuntuan Arantxa Aguirrek egindako "El esfuerzo y el ánimo" filme-dokumentalak.
Urriaren 19an eta 20an, Bejart Ballet Lausanne konpainia Euskal Herrian dela baliatuz, Donostian eta Iruñean eskainiko da filmea. Urriaren 19an, 20:15ean Donostiko Antzoki Zaharrean eta urriaren 20an, 20:00etan Saide-Carlos III zineman. Iruñeko emanaldian, filma bukatutakoan Bejart Ballet-eko dantzariekin solasaldia egingo da.
Informazioa: Lopez-li Films
Dokumentuaren akzioak