Dokumentuaren akzioak
Alurr Dantza Taldea Armintzan ariko da
Ibarrako (Gipuzkoa) Alurr Dantza Taldea Armintza herrian (Lemoiz, Bizkaia) ariko da larunbatean (urriak 16), arratsaldeko 19:00etan, hango jai batzordeak gonbidatuta. Lehenengo aldia izango da Alurr Dantza Taldea Armintzan ariko dena.
Alurr Dantza Taldeko 40 gaztek ‘Banintz’ izenburua duen ordu beteko emanaldia eskaniko dute. Tradizioaren eta berriaren arteko elkarlan bat izango da, hainbat dantza eta koreografiatan oinarrituta: Kortesko makil dantza, Banako, Uztai, Agurra, Obaloa, Xuletino, Iekorako kate dantza, Zuberoako makil jokoa, Gipuzkoano, Fandango eta Arin-arina.
Koreografia gehienak Aiert Beobidek sortu ditu. Musikak, berriz, Alboka, Korrontzi, Tomas San Miguel eta beste hainbat talde eta musikarirenak dira, eta Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastrek, Alurr Taldeko musikariek, moldaketak egin dituzte eta baita hainbat konposaketa ere.
Dokumentuaren akzioak