Dokumentuaren akzioak
Dantzan Bilaka 2010: koreografiak sortzeko prozesuak
Dantzan Bilaka programan parte hartzen duten sortzaileak aukeratzeko, koreografia-ikerketarako dirulaguntza-deialdia egiten da urtero. Dirulaguntza horrez gainera, jarraipen artistiko eta teknikoa ere egiten zaie hautagaiei, beren sormen-prozesuetan.
DANTZAN BILAKA programak euskal sortzaileen elkarrizketarako eta
gogoetarako topaleku izan nahi du, koreografia-lanak sortzerakoan sortu
zaizkien kezkak eta zalantzak aztertzeko.
Sei hilabetean,
koreografoek eta partaideek hainbat lan-topaketa egiten dituzte,
sortzaileak eta sormen-prozesuko faseak aurrez aurre jartzeko. Talde
gogoetarako espazio bat sortu nahi da, sormen-prozesuetan funtsezkoak
diren erremintez eztabaidatzeko; ikerketa-metodologia, erreferentziak
erabiltzea, parte hartzeko moduak, lanak erakusteko modua, ikusleen
lekua prozesuan zehar, etab. Horien bitartez, partaide bakoitzaren
proiektua nola garatzen den ere erakutsi nahi da, erabakiak beren kabuz
hartzen dituzten egile eta sortzaile bihur daitezen.
Euskal
Herriko Unibertsitateak uztailean Bilbon antolatutako Arte eta Kultura
topaketetan, BILAKAko koreografoei dantza garaikideko ikastaroan doan
parte hartzeko aukera eskaini zitzaien. Ikastaroa María Muñoz
koreografoak (Mal Pelo Konp.) eman zuen, eta Dantzan Bilakako aurtengo
edizioko ia koreografo guztiek hartu zuten parte.
Irailean, proiektu bakoitzak dituen behar teknikoak aztertzeko lan astea egingo da. Koreografoek aukera izaten dute teknikoki prestatutako aretoren batean argiztapen, soinu-diseinu eta eszenaratzeaz dituzten ideiak praktikatzeko.
Azkenik, prozesu honen emaitza erakusketa batean erakutsiko zaie ikus-entzuleei, Dantzan Bilakaren hirugarren ekitaldi honetan parte hartuko duten hamar koreografoen lanak Euskal Herriko hiru hiriburuetan, hainbat formatutako aretoetan, erakutsiz.
Aurten, 10 lanak lau gunetan egongo dira ikusgai: 3 italiar erako antzoki batean (Gazteszena, Donostia), beste 3 areto zuri batean (Artium Museoa, Gasteiz), beste 3 areto alternatibo batean (Campos Antzokiko Areto Balioaniztuna, Bilbo) eta hamargarrena hotel bateko gela batean (Bilbo). Gune bakoitzak ezaugarri jakin batzuk ditu, oso desberdinak, eta horien araberakoak izango dira lan motak, ikusleekiko harremanak, iluminazioa, sonoritatea...
Koreografo bakoitzak ezberdin ulertzen du bere lana “erakusteko”, prozesua ikusarazteko eta inguruko aretoan kokatzeko modua.
Horrenbestez, Dantzan Bilaka programaren laugarren ekitaldian aurkeztutako koreografia-proposamen askotarikoak jarrera irekiarekin jasotzeko gonbita egin nahi diegu ikusle guztiei.
AURKEZPENAK - PRESENTACIONES
Urriak 16: Gazteszena (Donostia); 19:30
* Iker Arrue: “Instants que moren”
* Amaia Navascués: “Con_Pro”
* Kontxi López: “Sofía se fía. Koloreen teoria”
Urriak 23: Artium (Vitoria-Gasteiz); 20:00
* Itziar Madariaga: “Flawomenco”
* Olaf Kheler: “Susurros de los silencios”
* Maite Ibarretxe-Izaskun Santamaría: “La saga de los sucesos. 2ª parte”
Azaroak 3: Campos Elíseos Antzokia
(Bilbo);
19:30
* Jesús María Lezameta: “Felicitá senza paradiso”
* Gustavo Gorosito: “Raíces”
* Nuria Pérez: “Imposición”
Hotel Meliá (Bilbo)
ITINERIS – Azaroak 4 Noviembre, 17.45 – 18.45 – 19.45
* Sara Paniagua: “Cosas_Casas_Cosmos”
Dantza garaikideari laguntza
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak dantza sustatzeko dirulaguntza deialdi bat egiten du urtero, honako modaliate hauekin: Sorkuntza koreografikoa, Dantza ekoizpena, Birak, Formakuntza eta Zabalpena. Deialdi horren helburu hauexek dira: 1. Beren aktibitatea Euskadin garatzen duten koreografo eta konpainien SORKUNTZA sustatzea. 2. Sektore honetan egiten diren PROFESIONALIZAZIO ahaleginetan laguntzea, ahal delarik. 3. Euskadiko eta kanpoko ESZENA ZIRKUITOETAN dantzarako gero eta aukera gehiago izateko Zabalkunde ekimenak sustatzea. Espezifikoki, honako kontu hauek bultzatu nahi ditu dirulaguntzen deialdiak: A.- Dantza konpainiei laguntza ematea eta berriak sortzeko laguntzea. B.- Urtero dantzako proiektu berriak izatea ahalbidetu nahi dute. C.- Koreografo independienteak sortzeko baldintzak izatea. D.- Dantza garaikidearen korrente bat sustatzea. E.- Euskadiko panorama eta eskaintza kulturala aberastea. F.- Dantza, bitartekari kultural eta artistiko garrantzitsutzat baloratzen duen publikoa hazten bultzatzea. Hala eta guztiz ere, sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, dantzaren munduaren ahultasunik nabarmenena lanen difusioarena da. Horixe da hain zuzen ere Dantza Bultzatuz programaren ekintzek landu nahi duten alorra. |
DANTZA BULTZATUZ Programa Kultura sailaren Dantza Bultzatuz programaren bitartez, Euskadin dantza zabaltzea du helburu baita gero eta publiko gehiagok, sortzaile eta dantzariekin batera, mintzaira eszeniko berriak esploratu eta erakusteko grinaz parte hartzea ere. Programaren zabalkunde ekintzek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero egiten duen dirulaguntza deialdiaren osagarriak dira. Lagundutako proiektuek zabalkunderako laguntza ere jasotzen dute, ondorengo ekintza hauen bitartez:
Dferia
– DANTZAN (Ekoizpen profesionalak) Dantzarako Plataforma Donostiako antzerki ferian ospatzen da uztailean eta 2006tik Biarritzeko dantzan jaialdian ere irailean. Bertan,
dirulaguntzen deialdiaren barruan azken urtean emandako
dirulaguntzen bitartez sortu diren ekoizpenak erakusten dira. Dantza Garaikidearen Zirkuitoa (Ekoizpen profesionalak) Dantza Zirkuitoak behar zehatz bati erantzun nahi dio; alegia, formato txiki eta erdiko produkzioak erakusteko espazio egonkorren eskasia dela-eta, sektoreko profesionalek eta zaletuek duten kezka bati aterabide bat ematea, baita honelako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea ere. Zirkuitoaren seigarren edizioa urtarrila eta abenduaren bitartean ospatzen da aurten. Dantzan Bilaka (Sorkuntza prozesuak Dantzan: Topaketak eta Lanen aurkezpena) Azken hamairu urteotan Koreografi Erakusketa delakoa ospatu da, Koreografi Sorkuntzarako urtero banatzen diren laguntzen bitartez sorturiko lanak zabaltzeko. Denbora hori igarota, eta sektorearekin batera eginiko gogoeten ondorioz, ekintza horren formatoa, helburuak edukiak baita bere izena ere aldatu edota eguneratu ditu. Gainera, helburu horrekin berberarekin –gure dantza zabaltzea eta trukaketa ekintzak bultzatza- beste erakunde eta ekimen batzuekin akordio berriak finkatzen ari dira poliki poliki, horien artean aipatu daitezke Instituto Cervantes, Bartzelonako Mercat de las Flors, Madrileko Pradillo Antzokia de Madrid eta abar. |
Dokumentuaren akzioak