Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Gipuzkoako urrats eta dantzen ikastaroa antolatu du EDBk

Dantzan 2010/09/29 15:31

Jesus Mari Garate irakasle dela, Gipuzkoako urrats eta dantzen inguruko ikastaroa antolatu du EDBk. Urriaren 9tik 30era izango da ikastaroa, urriko lau larunbatetan, eta Beasainen burutuko dira saioak.

Gehiago irakurri

Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarren

Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarren

Dantzan 2010/09/28 15:40

Datorren urriaren 3an, igandean, Errosarioko Amaren ezpata-dantza bigarren aldiz eskainiko dute Elgoibarren. Haritz dantzari taldeko dantzariak, Elgoibarko Udalaren txistulari banda eta eskopetariak meza ostean aterako dira ezpata-dantza egitera.

Gehiago irakurri

Udazkeneko programazioa La Fundicion-en

Udazkeneko programazioa La Fundicion-en

La Fundicion 2010/09/28 10:22

Ongi etorri 2010eko denboraldira (Urria - Azaroa - Abendua). Udazkeneko programa honeko hiruhilabeteko berriari helduko diogu eta berriz hemen dugu BAD (Bilbao Antzerki Dantza) jaialdia, Artium Museora hurbilduko gara, Antzoki Altzernatiboen Sareko Zirkuitoarekin bat egingo dugu berriz, eta estreinatu berri duen Zirkuito Iberoamerikarrarekin, besteak beste. Honenbestez, gopurtzen poetikak irakurtzeko begirada desberdinek eskatzen duten ikuskizunen programa berri bat. Ausartu sartzera eta begiratzera!

Gehiago irakurri

Juan Antonio Urbeltzi elkarrizketa Euskal Kulturaren atarian

Juan Antonio Urbeltzi elkarrizketa Euskal Kulturaren atarian

dantzan.com 2010/09/27 12:37

Euskal Kultur Erakundeak Juan Antonio Urbeltz elkarrizketatu du eta hamabi bideotan sareratu du elkarrizketa. Bere ibilbidea, bilketa lanak, ikerketak, berreskuratzeak, sorkuntzak eta dantzari buruzko beste hainbat kontu bildu dituzte elkarrizketan.

Gehiago irakurri

Sorkuntzarako egoitzak La Fundicionen

Sorkuntzarako egoitzak La Fundicionen

La Fundicion 2010/09/24 11:58

La Fundición-ek, Baliabide Zentro gisa eta ikerketa, sorkuntza eta produkzio prozesuei dagokienez, ongi konektatzen du konpainiek duten lanleku bat edukitzeko premiarekin, bertan pieza artistikoa egiteak suposatzen dituen fase ezberdinak burutzeko.

Gehiago irakurri

"Dantzaz Gozatu": Erromeri Dantzen Ikastaroa

"Dantzaz Gozatu": Erromeri Dantzen Ikastaroa

Joseba Altube Basterretxea 2010/09/24 10:03

Laguntasuna Kultur Elkarteak Erromeri dantzen ikastaroa antolatu du Barakaldon urriaren 4-tik urtarrilaren 17-ra.

Gehiago irakurri

Dantzaroa ospatuko da Durangon larunbatean

Dantzaroa ospatuko da Durangon larunbatean

Dantzan 2010/09/23 11:20

Durangaldeko dantzen agerraldia da Dantzaroa, eskualdeko dantzak ezagutzera eman eta dantzariak jai giroan elkartzeko helburuz antolatzen dena. Gerediaga elkarteak bigarren urtez antolatu du eta irailaren 25ean, larunbatean, ospatuko da Durangon.

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Iruñean

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Iruñean

Dantzan 2010/09/22 12:45

Iaz estreinatutako ezpata-dantza bigarren aldiz eskainiko da igandean, irailaren 26an, Iruñean. Duguna dantza taldeak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza jarri zuen abian eta urtero urtero eskainiko du iraileko festan.

Gehiago irakurri

"Dantzazale" folklore eta dantza tradizionaleko monitoreen formakuntza proiektua

"Dantzazale" folklore eta dantza tradizionaleko monitoreen formakuntza proiektua

Dantzan 2010/09/22 12:11

Laguntasuna Kultur Elkarteak dinamizatutako euskal dantza tradizionaleko monitoreen formakuntzarako "Dantzazale" proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 23an.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan Elgetan, denboraldi berria

Herrixa Dantzan Elgetan, denboraldi berria

Herrixa Dantzan 2010/09/21 11:20

Herrixa dantzan dantzaldia berriz jarriko da abian iraileko azken domekan. Eskualdeko eta inguruko dantzazaleen topaleku bihurtu da Elgetako hileko hitzordua. Bide horretan jarraitu nahi dugu.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak