Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena

Dokumentuaren akzioak

Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena

2010/11/25 16:48

"Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina" museoa da ekimen horien antolatzailea, Italiako San Michele all'Adige herrikoa. Europako inauterien arteko antzekotasunen inguruko ikerketa lan bat burutzen ari da. Europako hainbat inauteri bisitatzen ari dira eta filmazioak egiten dituzte. Euskal Herrian ere izan dira. 

 2007tik hara eta hona dabiltza, Europako inauteriak filmatzen. Grabazio horien emaitzarekin pelikula bat egin dute, Carnival King of Europe izenekoa eta baita webgune bat ere. Europako inauterien artean dauden antzekotasunak jaso nahi dituzte proiektu horren bidez.

Pasa den azaroaren 19an egitasmo honen bigarren ekinaldia aurkeztu zuten. Euskal Museoaren izenean Amaia Basterretxeak parte hartu zuen ekitaldian. Honako musoeen ordezkariak bildu ziren bertan:

  • Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina, San Michele all’Adige – Italia
  • Complexul Naţional Muzeal Astra, Sibiu – Errumania
  • Slovenski Etnografski Muzej, Lubiana – Eslobenia
  • Euskal Museoa, Bilbo
  • Państwowe Muzeum Etnograficzne w Warszawie, Varsavia – Polonia
  • Nacionalna Ustanova Muzejna Makedonija, Skopje – Mazedonia
  • Ethnographic Institute and Museum, Bulgarian Academy of Sciences, Sofia – Bulgaria
  • Etnografski Muzej Zagreb – Kroazia

 

 Iturria: Museo San Michele

Dokumentuaren akzioak

2010/11/29 12:45

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden kamera batekin italiar batzuk. Hauek bai dabiltzala pauso batzuk aurrerago!

Monika. Guk badugu DVD hori, Italiatik bidali ziguten eta. Nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan dantzari@dantzan.com helbidean eta konponduko gara.

Monika
2010/11/29 13:51

Milesker! Ihote garaia ailegatzen denean harremanetan jarriko naiz zuekin...

2010/11/28 10:19

Aupa,

Atzo Herri inauterien gainean eman ziguten honen erreferentzia. Beti bezala, Oier, zu pauso batzuk aurrera ibiltzen zara niretzat. Orain ulertzen dut arabarren aurkezpenean egin zenuen keinua! Iñaki

2010/11/29 17:27

Bai Oier,

Gogoratzen naiz, beraien argiari esker nolabaiteko argazki batzuk lapurtu nituen. Baita elkarrizketekin begogaratzen naiz. Ba ... ala! Gu ere Italiara!

Monika
2010/11/29 12:19

Kaixo! Pelikula horren DVD eskuratzeko modua izanen da? Interesgarria da herriko ihauterietan emanaldia egiteko...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.