Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr Taldeak 'Sua' aurkeztuko du Sopelan

Dokumentuaren akzioak

Alurr Taldeak 'Sua' aurkeztuko du Sopelan

Alurr Dantza Taldeak 2008ko azaroan estreinatu zuen ‘Sua’ ikuskizuna, Tolosan (Gipuzkoa), eta denbora honetan Euskal Herri osoan aurkeztu du, eta ikus-entzuleen txalo zaparrada beroak jaso ditu emanaldi guztietan.

‘Sua’ ikuskizuna izen bereko film laburrean dago oinarriturik. Film labur horren egileak Ibarrako (Gipuzkoa) Eneko Haritza taldea eta Algortako hainbat gazte dira. Lapurdin 1609. urtean izandako gertaera batzuetan dago oinarrituta filma, eta horko nondik norakoak dantzen eta jantzien bitartez azaltzen ditu Alurr Dantza Taldeak ‘Sua’ ikuskizunean.

Istorioa bi indarren arteko gatazkan oinarritzen da; herri xehearena eta jauntxoena. Bi bizimodu ezberdin. Suak hasieran beldurra adierazten du, baina bukaeran, gertaera guztien ondoren, pizturik jarraitzen du, itxaropenaren adierazgarri.

Ikuskizun edo istorio honetan ez daude irabazlerik, bi indarren arteko desberdintasuna erakusten saiatzen da soilik Alurr Dantza Taldea. Eta, noski, sorginak ezin ziren falta istorio honetan. Gure historiaren zati bat diren heinean, garai hartan nola bizi ziren erakutsi nahi izan du Alurr taldeak; isil-isilik, ezkutatuta eta pertsegituak. Baina ez ziren emakume eroak, garaiko emakume aurreratuenak baizik. Dantzen bidez, saiatzen da guzti hori azaltzen Alurr taldea: emakumearen askapena, ezkutatutako eta debekatutako sentsualitatea, beldurrarengatik dantza egiteko gogo ezkutua, eta abar.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.