Dokumentuaren akzioak
Dantzazaleen eguna eta Fasioren mendea
Bonifazio Arandia Fasio, Igorren jaio zen 1909an eta bere jaioturtearen mendeurrena izan da lan hau burutzeko aitzakia. Aingeru Berguices-ek idatzi duen lanean filarmonikaren inguruko xehetasunak, Arratiari buruzkoa, eta soinulariaren mundua Arratian aztertzen dira. Fasioaren musika errepertorioa ere aztertu du Aingeru Berguices-ek.
CDan, Bonifazio Arandia Fasio-ri 1985ean egindako grabazioa jaso da, eta baita berari Jon Etxebarrik egindako elkarrizketa ere. DVDan hiru grabazio jaso dira, 1982 eta 1986an Fasiori egindakoak, eta baita 1988an bere omenez (1987an hil zen) egindako jaialdikoa. Aiko taldeak prestatu du argitalpena Igorreko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.
Salmenta eta eskaerak Karrikiri euskal dendaren bidez egin daitezke, eta Durangoko Azokan Hala Dzipo-ren standean egongo da salgai.
Dantzari dantzazaleen eguna (dantza-bazkaria)
Abenduak 18, larunbata
Durangoko Plateruena Kafe Antzokian
Eguerdiko 14:00etan.
Plaza mugatuak.
Txakolina + bazkaria + edaria + bazkolondoko kantaldia + dantzaldia + ....
Parte hartzeko 30 euro sartu behar dira ondoko kontu zenbaki honetan, izen eta abizenak aipatuz:
BBK: 2095-0233-10-9109943783
Dokumentuaren akzioak