Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Erotismoa Euskal Dantzan", jota eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara

Dokumentuaren akzioak

"Erotismoa Euskal Dantzan", jota eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara

Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
2010/11/23 12:27
Andra Mari Eusko dantzari taldean 55. urteurrena ospatzen dogula eta, une egokia iruditu jaku urteetan bildutako ezagutzak DVD didaktiko batean biltzeko.

 “Erotismoa Euskal Dantzan. Bizkaiko jotea eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara” DVD ak 70. eta 80. hamarkadetan eginiko ikerlanak biltzen dauz. Bertan, jota eta porruei buruzko dantza maisuen testigantzak, ohiturak eta baita jotea zein porruek ikasteko pausu ezberdinak ikasteko argibideak azaltzen dira.

Dantza maisuen  ezagutzak entzun eta ikusteaz gain ohiko azken testigantzak  Kepa Artetxe dantza maisuari eginiko elkarrizketa baten eskutik jasota daude.

DVD honen aurkezpena datorren azaroaren 25ean Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean arratsaldeko zortziretan izando da. Gai honi lotuz Oier Araolaza, Mikel Zamalloa eta Kepa Otaegiren eskutik hitzaldia edo jolastartea izando dugu.

DVD hau eskuratu gura izanez gero, aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokan  Labayruren standean salgai izando da. Horretaz gain gure web orriaren bidez ere eskuratu ahalko dozue.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.