Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sasâ Asentíc-en My private biopolitics Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Sasâ Asentíc-en My private biopolitics Bilbon

2010/12/01 14:52

Bio-politika eta bio-boterea bezalako kontzeptuekin, Asentić eta Vujanovićek galderak taxutzen dituzte Europa ekialdeko herrialdeetako gaur egungo dantzaz eta horrek komunismotik demokraziarako trantsizio politikoarekin duen zerikusiaz.

Saša Asentićen My private biopolitics performancea (2007) Europa Ekialdearen trantsizio aldiaren testuinguruko dantza-performancearen eremuan irekitako ikerketa gisa bururatu zen hasiera-hasieratik. Indigo Dance ikerketa proiektu teoriko-praktiko batetik sortua da, non zenbait lagunek parte hartu zuten (Saša Asentićek berak, Olivera Kovačević–Crnjanski dantzari eta koreografoak, Ana Vujanović teorilari eta dramaturgoak, besteak beste), formatu ezberdinetan burutua: performance eszenikoaz gainera, bada CD batean egindako aurkezpen bat, Bal-Can-Can Susie Dance izenekoa, baita Tiger’s Leap into the Past eta Recycle Bin artxibo-bideo historikoaren instalazioa ere.

  • Autorea eta interpretatzailea: Saša Asentić
  • Laguntzailea: Olivera Kovačević-Crnjanski
  • Berme teorikoa eta dramaturgia: Ana Vujanović
  • Sostenguak: Parisko Dantza Zentro Nazionalaren koprodukzio bat eduki du, Egoitzako ikerketaren laguntza (Theorem Dance residencies), eta Belgradoko (Serbia) eta Dubrovnikako (Kroazia) THe FaMa-ren disziplinarteko dramaturgien prestakuntzari esker sortua izan da. Performanceak DanceWEB-en laguntza du (Cultural Programme 2000 of the European Union-en babesarekin, danceWEB Europe-ren esparruan).

 

SASÂ ASENTÍC / Serbia

“My private biopolitics”

Abenduak 11 – 12, 20:00etan

 

Iturria: La Fundicion

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.