Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Laura Aris eta Jorge Jauregiren "Impostura"-ren estreinaldia

Laura Aris eta Jorge Jauregiren "Impostura"-ren estreinaldia

La Fundicion 2010/11/08 14:56

Datorren azaroaren 13an eta 14an, "impostura" pieza estreinatuko dute Ember pataforma osatzen duten Laura Aris eta Jorge Jauregi dantzari eta sortzaileek Bilboko La Fundicion aretoan.

Gehiago irakurri

Etxea bikoteak Madrilen aurkeztuko du Inexhib

Etxea bikoteak Madrilen aurkeztuko du Inexhib

Dantzan 2010/11/08 10:55

Datorren azaroaren 26an, 21:30ean, Madrilen, Sismo jaialdian eskainiko du Inexhib sorkuntza Etxea bikoteak. Matadero gunean sortuko du lana Etxeak, eta lehen aldia izango da bikote honek bere lana Madrilen erakusten duena.

Gehiago irakurri

Aloña Garmendia, dantza hurbiletik bizi duen artista grafikoa

Aloña Garmendia, dantza hurbiletik bizi duen artista grafikoa

Dantzan 2010/11/05 10:26

Aurtzaka dantza taldearen eta beste talde batzuren esku-orri, bandera, zapi, domina eta kartelak diseinatu ditu azken aldian Aloña Garmendiak eta artista grafiko interesgarri baten dohainak erakusten ari da. Horra egindako lanetako batzuk:

Gehiago irakurri

Axuri-beltza, Argiaren ikuskizun berezia Bilbon

Axuri-beltza, Argiaren ikuskizun berezia Bilbon

Dantzan 2010/11/03 17:40

Jaurrietako Axuri-beltza dantza birsortu zuela 40 urte zirela ospatzeko Axuri-beltza ikuskizuna eskaini zuen Argia dantzari taldeak Donostian, Victoria Eugenian, 2009ko abenduan. Orain Bilbon, Arriaga antzokian eskainiko da Juan Antonio Urbeltz-ek zuzendutako ikuskizuna, datorren azaroaren 14an.

Gehiago irakurri

San Lorenzoko dantzariek kofradia eta webgunea estreinatu dituzte

San Lorenzoko dantzariek kofradia eta webgunea estreinatu dituzte

Dantzan 2010/11/03 17:36

Iruñeko San Lorenzoko danzanteek barne egitura eta kanpo irudia berritu dituzte berriki. Batetik, elkarteari kofradia izaera eman diote eta bestetik webgunea prestatu dute taldearen inguruko xehetasunak biltzen dituena.

Gehiago irakurri

Azala, Ertza, Muelle3 eta dantzan.com BAD-en

Azala, Ertza, Muelle3 eta dantzan.com BAD-en

Dantzan 2010/11/03 12:09

Azaroaren 1ean dantzaren alorreko lau ekimenen aurkezpena burutu da Bilbon, Bilbao Antzerki Dantza (BAD) jaialdiaren baitan eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDEk) antolatuta. Hika Ateneoan bildutakoek lau ekimen hauen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute beraien protagonisten ahotik.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian, Ortzadarren jardunaldiak bideoan

Dantzan 2010/10/29 16:16 13

Ortzadarrek XXVI. Folklore Jardunaldiak ospatu zituen Iruñean urriaren 21 eta 22an, "Dantza hirian" izenburupean. Jardunaldietan egindako aurkezpen eta eztabaidak bideoetan sareratu ditu Ortzadar Folklore Elkarteak. Hona hemen bideoak:

Gehiago irakurri 13

Ikastaro eskaintza berria Dantzan Ikasin

Ikastaro eskaintza berria Dantzan Ikasin

Dantzan 2010/10/28 12:01

Hiru ikastaro berri prestatu ditu abendurako Dantzan Ikasi formakuntza programak. Zarauzko folklorea, borobilean egiten diren dantza kantatuak eta Xemeingo ezpata-dantza landuko dira hiru ikastaro horietan. Izen-emateko epea irekita dago dagoeneko.

Gehiago irakurri

Busturialdeko 24. Dantzari Nagusien Eguna

Busturialdeko 24. Dantzari Nagusien Eguna

Dantzan 2010/10/27 13:05

Datorren azaroaren 13an ospatuko da Gautegiz-Arteagan Busturialdeko Dantzari Nagusien eguna. 24. ekitaldia izango da aurtengoa eta Busturialdeko zazpi dantza talde bilduko dira jaialdian.

Gehiago irakurri

Ikuskizun berriarekin ospatuko du Oinkarik 35. urteurrena

Ikuskizun berriarekin ospatuko du Oinkarik 35. urteurrena

Dantzan 2010/10/27 11:40

Villabonako Oinkari dantza taldeak 35. urteurrena ospatuko du azaroan, eta prestatutako ekitaldien artean "Dantza zak plazan" ikuskizun berria eskainiko du. Taldeko mutilek prestatu dute ikuskizuna, eta Lekeition estreinatu eta Bermeon ere eskaini ondoren, azaroaren 21ean hirugarren emanaldia izango du Villabonako Malkar plazan. Hona urteurrenerako prestatutako ekitaldi egitaraua:

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak