Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr taldeak 'Oinazez' eta 'Errota' ikuskizunak aurkeztuko ditu Uzturpe ikastolaren kultur astean

Dokumentuaren akzioak

Alurr taldeak 'Oinazez' eta 'Errota' ikuskizunak aurkeztuko ditu Uzturpe ikastolaren kultur astean

2011/01/21 11:18

Alurr Dantza Taldeak urtarrilaren 28an ‘Oinanez’ lan berria aurkeztuko du Ibarrako (Gipuzkoa) Belabieta kiroldegian, gaueko 22:00etan. Alurr Taldeak Tolosako Leidor antzokian estreinatu zuen 'Oinazez’ ikuskizuna, iragan abenduaren 10ean, eta txalo zaparrada beroa jaso zuen. Estreinaldiaren arrakastaren ondoren, ‘Oinazez’ ikuskizunaren bigarren emanaldia Lizarran (Nafarroa) izan zen, abenduaren 18an, eta hirugarren emanaldia Ibarran izango da, urtarrilaren 28an.

‘Oinazez’ ikuskizun berritzailea eta desberdina da. Aurrera egin nahi duen pertsonaia baten istorioa. Egin nahia eta ezina. Bizitzan ekiten dugun bidearen gogoeta xume bat, zuzeneko musikak lagunduta, sorkuntza bereziekin, eta euskal dantza tradizional eta berrien bitartez adierazia.

Zuzendaria: Aiert Beobide.
Koreografiak: Aiert Beobide, Katixa Perea eta Alurr Dantza Taldea.
Zuzendari musikala: Jagoba Astiazaran.
Jantzien diseinua: Ramon Garcia eta Alurr Dantza Taldea.
Musikariak: Jagoba Astiazaran, Iñar Sastre, Leire Zumeta, Eguzki Errondosoro, Iraitz Zabaleta, Carmiña Dovales eta Leire Telletxea.

Urtarrilaren 29an, ‘Errota’ emanaldia egingo du Alurr Dantza Taldeak, arratsaldeko 18:30ean, Ibarrako plazan. 11-12 urteko 20 dantzarik ordu erdiko emanaldia egingo dute dantza hauekin: Banakoa, Ezpata-dantza, Agurra, Alpargata, Uztai Txiki, Desafio, Fandangoa, Belauntxingo koreografia eta Arin-arin koreografia.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.