Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Otsailean hasiko da Natxo Monteroren azken lanaren bira
"Carni di prima qualità" da Natxo Monteroren azken lana. 2009ko abenduan estreinatutako lan honek, jadanik, Madrileko XXIII. koreografia lehiaketan 2. saritua izan da eta Bartzelonako La Caldera sorkuntza gunean egoitza programa eskuratu du. Otsailean, lan horren birarekin hasiko dira Gasteizen.
Gaztediren 60. urteurrenaren blog berria
2011 honetan Gaztedi Dantzari Taldeak 60 urte beteko ditu eta urteurren hain berezia ospatze aldera ekitaldi ugari antolatu ditugu. Hori dela eta, aipatutako ekitaldi horien guztien berri izan dezazuen sortu dugu blog hau, aldian-aldian izango diren ospakizunak ezagut ditzazuen eta horietaz gozatzeko aukera izan dezazuen. Gauzak horrela, gure asmo eta ilusio on guztiez antolatuko ditugun ekimenetara hurbiltzera animatzen zaituztegu. Eskerrik asko urte luze hauetan zehar zuen laguntza jasotzeagatik.
The Placen ikasteko sarrera-proba martxoan Bilbon
The Place, Londresen dagoen dantza garaikideko eskola entzutetsua da. Dantza eskola garrantzitsu horretan sartzeko audizioak egingo dira Bilbon datorren martxoaren 6an. Audizioan hautatua gertatuz gero Europako Batasuneko beka ziurtatuta izaten da.
Yo, Tempomobile dantza konpainiaren ikuskizun berria
Pasa den urtarrilaren 22an Iruñeko Tempomobile dantza konpainiak eta Mikel Gaztelurrutia hirukoteak "Yo", euren azken lana, estreinatu zuten. Datozen asteetan beste lau emanaldi eskainiko dituzte Iruñerriko eskualdean.
Flash Mob deialdia Zubietan martxoaren 20an
FLASH MOB erraldoia Zubietan (Gipuzkoa) egingo dugu, martxoaren 20an, igandea, eguerdi partean. Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzuko dugu, energia transformatzaileaz inundatzea, eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea gipuzkoar guztion partetik.
Hemen dira 2011ko inauterien datak!
Abian dira 2011ko inauteriak, Eratsunen adibidez joan den asteburuan. Maskaradak, aldiz, otsailaren lehen asteburuan abiatuko dira eta datozen egunotan han eta hemen helduko diote neguko festa koloretsuenari. Toki batzutan hasita eta beste batzutan hasteko daude beraz inauteriak, ihauteriak, ihoteak, aratusteak, aratostiak, karnabalak,... Hona inauteri interesgarri sorta baten egutegia.
Alurr taldeak 'Oinazez' eta 'Errota' ikuskizunak aurkeztuko ditu Uzturpe ikastolaren kultur astean
Urtarrilaren 28an ‘Oinanez’ lan berria aurkeztuko du Ibarrako Belabieta kiroldegian, eta Urtarrilaren 29an ‘Errota’ emanaldia egingo du Ibarrako plazan
Dantzaz konpainiaren hautaketa froga
Dantzaz konpainiak hautaketa-froga egingo du 2011eko apirilaren 11n, 2011-2012 kurtsorako dantzariak aukeratzeko, Donostiako Gasteszena antzokian (Egia Kultur Etxea).
Inauteriak Iruñeko Donibanen, eta erakusketa Sopelan eta Bergaran
Iruñeko Donibane auzoko inauteriak otsailaren 11 eta 12an izango dira, eta Euskal Herriko hainbat inauteriri buruzko erakusketa Sopelan eta Bergaran egongo da ikusgai, otsailean eta martxoan, hurrenez hurren.
Dantzaldia 2011: Dantza programazio anitza Bilbon
La Fundicion-ek Dantzaldia jaialdiaren XII. edizioa prest du dagoeneko. Philippe Saire, Israel Galvan, Les Slovaks Dance Collective, Amalia Fernandez eta Cesc Gelabert dira 2011eko Dantzaldia jaialdian Bilbon ikusi ahal izango diren proposamenetako batzuk.
Dokumentuaren akzioak


