Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igor Yebra Bilbon Giselle lanean

Dokumentuaren akzioak

Igor Yebra Bilbon Giselle lanean

2011/03/17 13:39

Dantzaren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta ABBEk Igor Yebra dakar Bilbora. Lituaniako Ballet Nazionaleko gonbidatu gisa arituko da Yebra, Oxana Kucherukekin batera. Ikuskizuna apirilaren 29an eta 30an eskainiko da arratsaldeko 20:00tan Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Sarrerak, martxoaren 18an jarriko dira salgai.

Muntaiaren eragingarri nagusia Igor Yebraren parte hartzea da, Bordeleko Operako Balleteko dantzari izarrarena. Igorrek, Albrecht interpretatuko du, bere karrera profesionaleko paperik enblematikoena. Bilboko Aste Nagusiko arrakastaren ondoren, Igor Yebrak Oxana Kucherukekin taularatuko da. Oxana Bordeleko Operako Balleteko eta Lituaniako Ballet Nazionaleko dantzari nagusia da.

IKUSKIZUNAREN DATUAK:

  • Lana: Giselle.
  • Koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot.
  • Dantzari gonbidatuak: Igor Yebra y Oxana Kucheruk.
  • Konpainia: Lituaniako Ballet Nazionala.
  • Non: Arteria-Campos Eliseos Antzokian.
  • Noiz: Apirilaren 29 eta 30an, arratsaldeko 20:00etan.
  • Sarrerak: 55 €, 45 € eta 30 €. %30 deskontua ikuspegi murriztua duten eserlekuetan. Takilan edo BBK-ko ohiko sukurtsaletan hartu daitezke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.