Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folkarria jaialdia Madrilen apirilaren 1tik 3ra

Dokumentuaren akzioak

Folkarria jaialdia Madrilen apirilaren 1tik 3ra

2011/03/15 11:23

Folkarriako lehen edizio honetarako Portugal, Frantzia eta Espainiako musika taldeak ekarriko dituzte "La Vida en Danza"-ko kideek. Horrez gain, munduko dantza tradizional andana ikasteko aukera egongo da horretarako antolatu diren tailerretan. Hitzaldiak, debateak... ez dira faltatuko ere. Ekologia, bidezko merkataritza eta ekonomia etikoa gaitzat hartuta.

Jaialdiak iraungo duen hiru egunetan, apirilaren 1tik 3ra, merkatu eko-solidarioa, bideo-foruma eta beste hainbat ekintza ere egongo dira folkarrian. Umeentzako tailerrak, adibidez.

Dantzari dagokionez, ordea, munduko hainbat txokotako dantza tradizionalak ikasteko aukera egongo da Folkarrian, horretarako, tailer ezberdinak antolatu baitira. Horien artean egongo dira Daniel Peces gaztelako dantzak irakasten, Javier Muela munduko dantza ezberdinak irakasten, Alexander Matias Europako dantzekin eta Isis flamenkoa irakasten.

Iturria: Folkarria Festibala

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.