Dokumentuaren akzioak
Matxalen Bilbao La Fundicion aretoan
Matxalen Bilbao - Sast!
La Fundicion aretoan - Bilbo
Martxoaren 26 eta 27an, 20:00etan
Bideoa eta mugimendua eskutik doaz proposamen honetan, non pantailak barne-espazioaren eta kanpo-espazioaren lotura gauzatzen duen. Espazioa material gisa; gorputza eta mugimendua espazio-sortzaile nagusi. SAST! Matxalen Bilbaok eta beronen irudi birtualak interpretatzen dute; eta honetan datza hain zuzen: dantzariaren eta beronen irudien arteko erlazioan, non pertzepzio-gakoak aldatu egiten diren, ikuslearengan ikusmira ezberdinak sortuz eta sustatuz.
Jatorrizko ideia, sorkuntza, koreografia eta interpretazioa: Matxalen Bilbao
Zuzendaritza: Atxarte López de Munaín eta Matxalen Bilbao
Musika: Itziar Madariaga
Bideoa: Leyre Llano
Aulkiaren diseinua eta eraiketa: Ibón Basañez
Argiztapen Diseinua: Gabriel Punzo
Argazkia: Aintzane Arangüena, Ricardo Bautista
Produkzioa: Matxalen Bilbao
Subentzio-emaile: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
Egoitzak: CAPa, (Centro de Artes Performativas do Algarbe) eta La FuNdicIOn Aretoa
Matxalen Bilbaok honako konpainientzat dantzatu du: “ Forros” (La Fundición) “Con buen pie”, “Damián Muñoz danza”, “Blanca Arrieta”, “Matarile Teatro”.
Oinarrizko Hezkuntzan diplomatua da, Giza Zientzien espezialitatean, E.H.U.an. Unibertsitate berean, 2007-1008an, Ikuskizunaren Arte eta Zientzietan Masterra atera du. 1998az geroztik, interpretatzaile eta koreografo lana egiten du aldi berean. Hona hemen Matxalenen ibilbidea bermatzen eta haren lana osatzen duten zortzi piezak: lau bakar- saio, duo bat, hiruko bat eta bi kuarteto. Haren lanaren oinarria bere gorputza bera da. Dantzaren egituretan euretan ikertzen du, bere diskurtsoa mugimenduaren bidez eraikiz: diskurtso abstraktu argia duen lana. Espazioarekin elkarrizketa eta eraldaketa-prozesu etengabean diharduen entitate konplexu gisa ulertzen du gorputza; kalitateak eta emozioa dakarzkion barne-bulkada gisa. Matxalen Bilbaoren piezek eduki estetiko nabarmena dute, zeinetan jatorrizko musika eta bideo-irudiak batzen diren.
Honako hauek dira haren pieza aipagarrienak: “Sast! (2009) “Haiku4” (2007), “ Capricho” (2005), “Lotura” (2004), “ Mutis ” (2003).
Dokumentuaren akzioak