Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Flashmob-a grabatuko dute igandean Zubietan

Dokumentuaren akzioak

Flashmob-a grabatuko dute igandean Zubietan

2011/03/17 12:02

Jendea animatu da eta bi mila pertsona espero dira dantzan igande honetan Zubietan. Guk ere zabaldu genuen zarautz0zaborrek bidalitako deialdia. Erraustegirik nahi ez duten bi mila pertsona elkartuko dira Donostialdeko herrian, euren nahiak dantzan aldarrikatzeko asmoz. Flashmoba aitzaki, ondoko ekintzak antolatu dituzte iganderako:

A Gunea (Frontoia)
Ogitartekoak, barrikotea eta freskagarriak egongo dira nahi dituenarentzat.
10:30-13:00 Entseguak dantza ez dakitenentzat.

B Gunea (Plaza)
11:00-11:30 Amerika Latina Unida taldearen dantza latinoak.
11:30-12:00 Ibarrako Alurr taldea, euskal dantza garaikidea.
12:00-12:30 Porrotx eta Marimotots, haurrekin dantza entseguak.
12:30-13:00 Break & Freestyle, dantzarien arteko norgehiagokak.

C Gunea (Erreboteko frontoia)
13:00-13:30 D.J.
13:30 FlashMob.
13:45 FlashMob berriz.

Dantza ez badakizu eta ikasi nahi baduzu, bideo honek lagundu zaitzake, hala ere, igandean bertan egongo da koreografia ikasteko aukera.

Iturria: Noaua! Usurbilgo aldizkaria.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.