Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza tradizionalen taller jaialdi handi bat Madrilen

Dantza tradizionalen taller jaialdi handi bat Madrilen

Dantzan 2010/05/07 17:51

Ekainean ospatuko da "Todo el mundo baila" jaialdia Madrilen. Ez da dantza ikuskizunak ikusteko jaialdia, baizik eta dantzak ikasi eta dantza eginez gozatzekoa. Tailerrak egunez, dantzaldiak gauez.

Gehiago irakurri

T.danz: gazte balleten hirugarren topaketak

T.danz: gazte balleten hirugarren topaketak

Dantzaz elkartea 2010/05/06 15:15

Europako Balet Gazteen hirugarren topaketak Donibane Garazi, Donostia, Azkaine eta Beskoitzen egingo dira, eta Kataluniako IT Dansa, Txekiako Ballet Praha Junior eta Donostia-Gipuzkoako Dantzaz konpainiak parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Baionako Dantzari Eguna argazkitan

Baionako Dantzari Eguna argazkitan

Dantzan 2010/05/06 08:37 1

Baionan maiatzaren 2an ospatutako Euskal Herriko Dantzari Egunean egindako argazki sorta zabal bat sareratu du Urko Mauduit, Sakanako dantzariak. Hona hemen horietako batzuk.

Gehiago irakurri 1

Elkartasun dantza saioa Zumaian

Elkartasun dantza saioa Zumaian

Esti Korta 2010/05/05 11:09

Zumaian, Aita Mari Zinean datorren Maiatzaren 8an arratsaldeko 19.00tan, Talasemiaren nazioarteko eguna ospatzeko "I. Dantzara: Zumaia Nava Jeevan elkartearentzat Dantzan" Elkartasun dantza saioa izango da.

Gehiago irakurri

Eta aurten zer?

Eta aurten zer?

Eraiki Dantza Taldea 2010/05/04 15:55

Larunbat honetan, Maiatzak 8, Eraiki Dantza Taldeak ikasturteko ekitaldi nagusienetako bat eskainiko digu Amaia Kultur Zentroan arratsaldeko 7etan. Ekitaldi honetan Eraikiko guztiek hartuko dute parte, 5 urteko dantzari txikietatik hasita, helduen taldeen bitarte. Ekitaldi honen helburu nagusia urte guztian zehar ikasitakoa eta landutakoa Irungo jendeari erakustea da; eta horrexegatik dantzari guztiek hartzen dute parte, denek baitute zerbait erakusteko.

Gehiago irakurri

Jai-Alai: kaleko dantza ikuskizuna estreinatuko du Aukeranek

Jai-Alai: kaleko dantza ikuskizuna estreinatuko du Aukeranek

Dantzan 2010/05/04 14:15

Aukeran dantza konpainiak eta Ados teatroak ikuskizun berria estreinatuko dute maiatzaren 22an Leioako Umore Azokan. Pelotaria eta pelotaren ingurukoa da Jai-Alai, Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losadak zuzenduko dute eta Edu Muruamendiarazen koreografia izango du.

Gehiago irakurri

Musirakak parte hartuko du Ramon Aranzabalen Gau Magikoa ikuskizunean

Musirakak parte hartuko du Ramon Aranzabalen Gau Magikoa ikuskizunean

Dantzan 2010/05/04 13:39

"Gau magikoak" ikuskizuna Bergaran egingo da datorren ekainaren 25ean. Musika, dantza, eta performancea uztartuko dira Ramon Aranzabal margolariaren arte-lanen erakusketa bereziarekin bat eginez. Osintxuko dantza taldea da Musiraka.

Gehiago irakurri

Mugimenduan: Mikel Aristegiren erresidentzia artistikoa Hendaian

Mugimenduan: Mikel Aristegiren erresidentzia artistikoa Hendaian

Dantzan 2010/04/30 13:00

Mikel Aristegik erresidentzia artistiko bat egingo du Hendaian, Mugimendua izeneko proiektuarekin. Art and Project elkarteak antolatuta, maiatzaren 17ik 29ra iraungo du egoiliar programak, eta Stephanie Fance ikertzailearekin elkarlanean arituko da. Lan horren emaitza bat maiatzaren 29an, ikusi ahal izango da, "Bateleku batean" pieza aurkeztuko baitu Aristegik.

Gehiago irakurri

XIV. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala

XIV. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala

Iratxe de Arantzibia 2010/04/29 14:25

Dantzaren Hilabetearen amaiera-ekitaldia Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala izango da, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da, maiatzaren 2an, igandean, 19:30ean. Hamalaugarren edizioan, ikuskizunak arte eszeniko honen estilo sorta zabalaren erakusgarri izan nahi du. Hori dela eta, etortzen direnek era guztietako piezak ikusteko aukera izango dute, hasi bariazio klasiko eta neoklasikoetatik, eta dantza garaikideko estilo modernoetaraino, psikodantza edo klakea barne, bai eta dantza tradizionalaren eraberritzea ere, euskal neofolklorearen bidez.

Gehiago irakurri

Dantzaren VIII. Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

Dantzaren VIII. Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

Iratxe de Arantzibia 2010/04/29 12:56

Jon Vallejok errebelazioa saria eta Monica Zamora ibilbidearen saria jasoko dute. Dantzaren hilabetearen azken ekitaldien artean, Dantzaren Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak. Bihar, larunbata, maiatzak 1, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean izango da ekitaldia.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak