Dokumentuaren akzioak
Albisteak
La Fundicion aretoko maiatzeko dantza eskaintza
Pulsiones sx proiektua, Monica Valenciano eta El Bailadero konpainia, Barbara Bañuelos eta Nomada konpainia izango dira maiatza honetan La Fundicion aretoan euren lanak aurkezten. Horietatik bi "18 urtetik gorakoentzat" programaren barruan aurkeztuko dira.
Buba dantza ikuskizuna
BUBA haurrei zuzenduriko dantza ikuskizuna maiatzaren 29an arratsaldeko bostetan, Gernikako Lizeoan, estreinatuko du Kresala Dantza Taldeak. Ikuskizuna, Eusko Jaurlaritzako Kultur-sailak antolatutako 2011ko Dantza Garaikidearen zirkuiturako aukeratua izan da.
Euskal Herriko dantzari eguna 2011, egitaraua
Aurten Erandion izango da Euskal Herriko dantzari eguna. Maiatzaren 1ean bilduko dira Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzariak herri bizkaitarrean eta Euskal Dantzarien Biltzarrak egitarau potoloa prestatu du egun horren harira eta egun horretarako.
Luzaideko ddantzak liburua aurkeztuko da igandean Luzaiden
Igande honetan, Pazko igandez, Migel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburua aurkeztu eta salgai jarriko du Luzaiden bertan. Egun horretan ospatzen da Bolant eguna herrian eta horrez gain, Jauzien inguruko azterketa liburu hau denon eskura egongo da.
Kabalkadak Luzaide, Izpura eta Baigorrin Pazko igandez
Igande honetan, apirilaren 24ean, Pazko igandea ospatzen da. Egun hau aitzaki kabalkada ezberdinak ikusteko aukera izango da Luzaide, Izpura eta Baigorrin. Luzaiden aski ezagunak diren bolantak, Izpuran bertako kabalkaden hogeita hamargarren urteurrena eta Baigorrin Nafarroako eguna ospatuko dira besteak beste.
Dantza argazki eder gehiago GureGipuzkoan
GureGipuzkoa etengabe ari da argazkiak jasotzen eta sareratzen, eta dagoeneko izugarrizko altxorra du denon eskura. 125.000 argazki baino gehiago sareratu dira dagoeneko GureGipuzkoaren bidez, eta horien artean dantzaren inguruko argazki eder pila ikusi daitezke.
Dantzan Ikasiren eskaintza berria: Ingurutxoak, haur folklorea, dantza eta musika
Ikastaro eskaintza berria prestatu du Dantzan Ikasik. Ingurutxoak, haur folklorea eta dantza eta musika nola uztartu lantzeko aukera izango da maiatza eta uztaila bitartean eskainiko diren ikastaroetan.
Janet Novas-en ikastaroa Dantzagunean
Maiatzaren 7 eta 8an, Janet Novas dantzari eta koreografoak ikastaroa eskainiko du Donostiako Dantzagunean, Artelekun. Larunbatean zein igandean 10:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko den tailerrean Janet Novasek bere dantza ibilbidean sortu zaizkion galderei erantzun nahian berak asmatutako erantzunak, dantzarako lan metodologiak, proposatuko ditu.
Nafarroaren eguneko dantza eskaintza
Datorren igandean, apirilaren 24ean, Nafarroaren eguna ospatuko da urtero legez Baigorrin. Ekitaldi ugari antolatzen dira egun horretarako, eta egitarauaren barruan, noski, ezin dantza falta. Kabalkada, dantzaldiak... aukera andana izango da egun horretan dantzaz gozatzeko. Hemen dakarkizuegu Nafarroaren eguneko dantza egitaraua.
Folk Lore jaialdia 2011 Iruñea eta Uharten
1996an hasita urtero antolatzen dabil Amaiur Dantza taldea "Folk Lore" jaialdia. Aurten, Folk Lore jaialdi hori apirilaren 16 eta 17ko asteburuan ospatuko da, Iruñean eta Uharten. Euskal Herria eta Kataluniako taldeek hartuko dute parte aurtengo jaialdian.
Dokumentuaren akzioak


