Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan Inazio Iztuetaren eskutitzak Jose Paulo de Ulibarriri

Dokumentuaren akzioak

Juan Inazio Iztuetaren eskutitzak Jose Paulo de Ulibarriri

2011/06/03 13:05

Jose Inazio Iztuetak 1827 eta 1828 urteetan Jose Paulo de Ulibarriri idatzitako gutunak dira. Ulibarri idazlea eta euskaltzalea izan zen. Hiru urte lehenago argitaratua zuen Iztuetak Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua eta  gutunen tarte horretan bukatu zuen musikak jasotzen zituen lana.

Doinu zaharren musika bidaliko diola iragartzen dio Iztuetak Ulibarriri lehen gutunean. Bigarren gutunean berriz, Iztuetak oso lanpetuta ibili dela aitortzen dio, izan ere, 50 ezpata-dantzari eta 25 mutil gaztetxori dantzan irakasten aritu dela.

Jose Paulo Ulibarri Galindez-en Gutun liburua (Arabako Foru Aldundia, 1975) bilduman aurkitu ditu Ane Sarasketak Iztuetaren gutun hauek.


ERANZUA Yose Paulo Uliberri-co Yauna

Donostian 1827garren urtean Urrillaren 1ºan eguiña.

Nere jabe eta adisquide mamia: atseguiñ andi baten iracurri det zeure carta gozoa, ceñetan icusten dezan arguiroqui zure zain piñetan pill pill dizaquiena, anciña anciñaco euscaldun prestu chit gogoangarri etatic datorquizun Odol garbi bero insartsua. Zorioneco litzaque gure euscarra maite maitagarria, bere bular mardul eztitsuaz aciricaco seme quinti guciac, naico baliote zuc aimbat baña, ala Zorigatcean gucionzat itz izaten dute aec, gauzaric Onena eta beardanezcoenac billatu biar diriala edo biardiradela, erderan, Francesean, Inglesean. ¡Ha aice buru belatsac! Begiratuco balute artez ongui bularrarequin batean edosqui edo mamatu zuten itzcunz jaquinti mirarittura, arquituco lituzqueteque chit naroro, Ondasun balio aundiac, eta edertasunean ere, arrotz gucietan anzecoric ez duten bezalacoac.

Badaquit nic esaten dutena, eta esango ere dutena, Chori buru anditu cembatec, euscarari ta euscaldunen gaucetan nekatcea, astoqueria dala, eta beste onelako dollorqueri anitz cerda da ansi ordea onelaco itz jarioac gai ezbadira ecer ere danic arguieraztecoz. Guizon Zur cinzo ene Jaquintiac gure aldera ditugunian, ez diegu jaramon bear erauste char oriei. Ychequin diotz onez euscari ta euscaldunen zati guci guciai. Euscarac beti aguertuco du bere burua, dan bezela, Españar garbi garbian ciñacoen ta are lembicicoen etorquia, nastari gabeco piñpiñ eztitzu gozo gozoa.

Soñu zarren Oranguida edo musica igorrico dizut dempora labur bere itz neurtuaquin: bitartean eta beti zurea guelditcen da escuetan mun eguiten dizularic, Zure serbitzari ta adesquide mami,

Juan Ygnacio Yztueta-co
Erabetturic emen gutun guztie

 

Iztueta: Eskutitza 1


Jose Paulo Ulibarri matia, Tolosara Goicoechea eman
Paulo Ulibarri-co Yaunari
Donostia 1828 garren urtean Garagar illaren 13an eguiña

Nerejabe ta adisquide mamia, chit gogorartu nituen itzquida maitagarriac, ceini bere demporan yaquinetan, baña, astiric ez nuelaco ez dioten eranzun, eta gaur eguiten det beta guchi batequin arquitzen nazalaco.

Sinistatu bearnazu berroguei egun igaroetan ez dezana izan lo pizcabat eguiteco dui bat asti ere, cergaitic izan deran eracutzi bearra 50 espata dantzari-requin, 25 motil gaztechori, ancinaraco canta uritarrac (Su arma edo eguilaric sort arguitu baño lenagoco ere donzu aretan) eguin oicituzten guda gogo portitzaquin, garaipentsu irten ondoan, atseguin garri jostadiatu oi ciraden danza mota gogoan garrian.

Oizaz gañera izandet gauric gucienac galdu biarra Euscarazco itz neurtu eta beste itzquida anitz eguiten.

Emen biraltzen dizquizut atera dirian izquida guciac, baña oraindic guelditu dira irten gabe Euscarazco ceimbat moldizquidatzalleac betaric etzuelaco, eta onec eguin becin laister igorrico dizquitzut aiec ere.

Orain degu asmoa Soñu zarrac otsaquiden jarri-ric eta esango diozu Basaguren Jaunari igorrico zaiocila ateratzen bereala,

Iztueta: Eskutitza 2

 Unceta Yauna Yuatecoa da Orrera, ceñac esango dizun cer ta nola baliatu Erregueri aita guria erequin nai erara egoteco. Badaquit Yaun prestuare chit asco nai dizuna, cergaitic itcegin izun deran berequin sarritan zure gañean.

Nic seguratcen dizut gure Erregue ta bere Emaste Emastea chit atseguiñentan egon dira dena ori onetan, eta adierazo digutena menazquiro beren pozquida bete betea.

Milla esquer ematen dizquitzut zure naitasun aguertzen dirazunagaitic. Orobat nere Seme alaba, Galai gazteco en buru zari edo Capitan izanda nere Semea, Ceñac berequin bideac eguin dituen gucien naiera. Zurea da beti beti adisquide mamibiotzaren erdi erdico quiarretic naidizun.

Juan Ygnazio Yztueta

--------------------------------------------------------------------------------------------------------

Juan Jose Paulo Ulibarri-cori
Tolosatic Garillaren 19-an 1828 urtean

Nere adisquide sendoa: Zure iil-onetaco zan eguindaco gutun guztiz onerbedatuarenquin ecarri dizquit Jose Ceberiococ Astarloa eta Aita Bartolomeren liburuac, baña nola diran neronec escatuac, nere contu ta pagu bearzan ecartesaria. Jose Ceberioc berac daramazkio orain amabi Esculibru emengoac, eta bere amabi Aita Añibarro-renac: Guztien Contua arquituco dezu paper onen beste aldean.

Erreguerentzat eguin nuan Oroitza eztaquit bere escuetara zan edo ez; baña Madrilleratzen danian izango derala uste det avisoa, eta espanuke, neronec izquibatuco diot nere adesquide artuciranari.

Pardel-cho onen eraman sariya eman det emen

Iztueta: Eskutitza 3

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.