Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2011
Kultura Sailak argitaratu berri duen deialdi honen helburua da 2011ko urtealdian gauzatzen diren edo hasten diren dantza-jarduetarako diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzea, alegia, dantza sustatzeko bidea eskaintzen duten proiektuetarako laguntzak ematea da. Horretarako, laguntza hauen kopurua gehienez 348.000 eurokoa izango da, honela banatuta modalitateen arabera:
- 30.000 euro, jatorrizko koreografiak laguntzeko, bai formatu eszeniko tradizionala dutenak, bai formatu alternatiboa edo kalekoa dutenak.
- 100.000 euro, dantza-konpainia profesionalak Euskadin sendotzeko. Atal honetan, lanen eta bira-planen ekoizpena eta estreinua ez ezik, prestakuntza eta sentsibilizazio programak ere lagunduko dira.
- 120.000 euro, Euskadiko Autonomia Erkidegoan ekoizten eta estrenatzen diren dantza-lanak laguntzeko. Ekoizpentzat hartuko da arte muntaketa bat eszenaratzeko beharrezkoak diren jarduketa material guztien multzoa.
- 98.000 euro, dantza-profesionalei zuzenduta egiten diren prestakuntza eta laguntza jarduetarako. Laguntza hauen xedea dira dantza-profesionalei berariaz zuzenduta antolatzen diren ikastaro edo etengabeko prestakuntzarako lantegiak, bai eta sorkuntza eta ekoizpen profesionala bultzatzeko jarduerak ere, hala nola, egoitza artistikoak, laguntza administratiboa, teknikoa edo zabalkunderako laguntza.
Iturria: Kultura Saila - Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2011
Dokumentuaren akzioak