Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aspaldiko kontua, Eraiki dantza taldearen lan berriena

Dokumentuaren akzioak

Aspaldiko kontua, Eraiki dantza taldearen lan berriena

2011/06/03 11:41

Eraiki dantza taldeak ekainaren 11ean, larunbata, bere lan berriena aurkeztuko du Luhusoko Harri Xuri gelan arratsaldeko 20:30etan hasita: Aspaldiko kontua. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatutako ekitaldi honetarako Eraikik

bost dantza zati prestatu ditu, bakoitzean dantzaren ikuspuntu desberdina landu nahi izan dutelarik:

Lehen zatian, Gipuzkoako dantzak dantzatuko dituzte Juan Inazio Iztuetaren lana oinarri gisa hartuta. Bigarrenean, aldiz, Nafarroako Ingurutxoak, herriko festa eta jaietan Nafarroako plaza askotan dantzatzen diren dantza sozialak. Makil dantzak izango dira ikusgarriko hirugarren zatiaren oinarri. Laugarrenean, dantza eta jolasa uztartuko ditu Eraiki dantza taldeak, jolas asko, musikak lagundu dituen egunetik dantza bilakatu baitira. Azkenik, bosgarren zatian, Lapurdi eta Zuberoako inauteriak ezagutzeko parada izango da.


Aspaldiko kontua - Eraiki dantza taldea

Ekainaren 11ean, larunbata, arratsaldeko 20:30etan.

Luhusoko Harri Xuri gelan.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.