Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Sorkuntza erraminten tailerra Idoia Zabaletarekin

Sorkuntza erraminten tailerra Idoia Zabaletarekin

Dantzan 2010/10/01 11:54

Hamalauzanko elkarteak antolatuta sorkuntza tresnen inguruko tailerra eskainiko du Idoia Zabaleta dantzari eta sortzaileak Donostian datorren urriaren 23an eta 24an. Arte eszenikoetan interesa duten guztientzat dago zuzenduta ikastaroa.

Gehiago irakurri

Raddhouane el-Meddeb-n ikastaro trinkoa

Raddhouane el-Meddeb-n ikastaro trinkoa

muelle 3, Dantza eta Sorkuntza Garaikiderako Espazioa 2010/10/01 11:11

Bi eguneko kurtsoa emango du urrian Muelle 3-n Raddhouane el-Meddeb koreografo franko-tunisiarrak. Barne sentimenduen inguruko inprobisazio ariketetan oinarritutako lan tematiko proposatuko du Radhouane El Meddeb-ek.

Gehiago irakurri

"Dantzaria naiz / Soy bailarin" Verdini Dantza Taldearen lan berria

"Dantzaria naiz / Soy bailarin" Verdini Dantza Taldearen lan berria

Iratxe de Arantzibia 2010/10/01 10:58

Verdini Danza Taldea, Donostiako psikodantza konpainiak eta Donostiako Udalaren Hiritarraren Domina (2008) saridunak, bere zazpigarren ikuskizuna aurkezten du, "Dantzaria naiz / Soy bailarin" izenburua duena.

Gehiago irakurri

"Hegoak Ebakirik" antzerki-dantza lana Banda Bat elkartearen eskutik

"Hegoak Ebakirik" antzerki-dantza lana Banda Bat elkartearen eskutik

Dantzan 2010/10/01 10:23

Aintzane Revuelta Ortega zuzendari eta dantzariak sortutako antzerki eta dantza ikuskizuna estreinatuko da urriaren 8an Donostian, Urgull-eko Guardetxean. Frida Kahlo pertsonaiaren bizitzan oinarritzen da Banda Bat elkarteak ekoiztutako lana.

Gehiago irakurri

Muelle 3 martxan

Muelle 3 martxan

muelle 3, Dantza eta Sorkuntza Garaikiderako Espazioa 2010/09/30 17:23

Urriak 4an muelle 3, Dantza eta Sorkuntza Garaikiderako Espazioaren aktibitateak hasten dira. Dantza Garaikidea, Dantza Teatro Teknikak, Sorkuntza eta Konposizioa Laborategia eta Yoga Iyengarreko klase erregularrak eskeiniko dira Muelle 3-n.

Gehiago irakurri

Koreologia eta eszena ekoizpen ikastaroak antolatu ditu ADDEk

Dantzan 2010/09/30 10:48

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) bi ikastaro antolatu ditu urria eta azarorako. Koreologia ikastaroa eskainiko du Eva Recachak eta "eszena ekoizpen" ikastaroa eskainiko du Pio Ortiz de Pinedok.

Gehiago irakurri

Mutxiko Eguna Arrangoitzen urriaren 10ean

Mutxiko Eguna Arrangoitzen urriaren 10ean

Dantzan 2010/09/30 10:10

Datorren urriaren 10ean ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Dantza-jauziak edo mutxikoak dantzatzeko aukera asko zabaldu da azken urteotan, eta horien aitzindarietako bat eta dantza mota honen festa egun handiena da Arrangoitzek urrian ospatzen dena.

Gehiago irakurri

Lucia Lakarra, "Hamarkadako dantzaria" izendatu dute Moskun

Lucia Lakarra, "Hamarkadako dantzaria" izendatu dute Moskun

Iratxe de Arantzibia 2010/09/29 15:41

Pasa den igandean XXI. mendeko izarren Galan burutu zen MOskuko Kremlin-eko jauregian, eta bertan bi pieza dantzatu zituen Lucia Lakarra zumaiarrak. Ekitaldiko zuzendari artistikoa Nadia Veselova-Tencer izan zen eta Lakarrak "La Prisionera" eta "Thais" lanak dantzatu zituen, biak Roland Petit-en koreografiak. Marlon Dino, Munich-eko Operako Baleteko dantzaria izan zuen bikote.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako urrats eta dantzen ikastaroa antolatu du EDBk

Dantzan 2010/09/29 15:31

Jesus Mari Garate irakasle dela, Gipuzkoako urrats eta dantzen inguruko ikastaroa antolatu du EDBk. Urriaren 9tik 30era izango da ikastaroa, urriko lau larunbatetan, eta Beasainen burutuko dira saioak.

Gehiago irakurri

Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarren

Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarren

Dantzan 2010/09/28 15:40

Datorren urriaren 3an, igandean, Errosarioko Amaren ezpata-dantza bigarren aldiz eskainiko dute Elgoibarren. Haritz dantzari taldeko dantzariak, Elgoibarko Udalaren txistulari banda eta eskopetariak meza ostean aterako dira ezpata-dantza egitera.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak