Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bai dantza klask

Dokumentuaren akzioak

Bai dantza klask

2011/06/06 12:54
Bai dantza klask

Argazkia: DR

Baigorriko Plaza Xoko aretoan ikuskizun berria aurkeztuko du Tema dantza taldeak datorren ekainaren 18an, larunbata, arratseko 20:30etan hasita: Bai dantza klask. Ikusgarri horretan Baxe Nafarroko, Zuberoako eta Lapurdiko 15 dantzarik eta 8-10 musikarik hartuko dute parte.

Joana Larrandaburuk, Jose Cazaubon, Lorentxa Iturralde eta Laurent Hariñordokik  lagundu die dantzariei dantzekin eta Josean San Miguel, Laura Bide, Laurence Oihenart-ek musika konposizioekin.

Baigorriko Ama ikastolaren laguntza jaso du Temak lan hau prestatzeko garaian eta horregatik aurkeztuko da ikusgarria Baigorrin bertan. Hala ere, Elizondon, Donibane Garazin, Luhuson ere eskainiko da ikuskizuna datozen hilabeteetan. 

Dantza tradizionala biltzeaz gain, hip-hop, dantza garaikidea, kabareta, antzerkia, bertsoa eta kantua ere batzen dira ikusgarria osatzeko. Emaitza hamabost dantza eta koreografia ezberdinez osatutako ordu eta laurdeneko ikuskizuna, jarraian ikusi daitekeen Kanaldude telebistako bideoan Tema dantza taldeak jakitera eman duenez.

 

Bai Dantza Klask - Tema dantza taldea

Baigorriko Plaza Xoko aretoan, ekainaren 18an, larunbata, 20:30etan.

 


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.