Dokumentuaren akzioak
Udako dantza ikastaldiak Dantzagunean
Kultura Saila - Gipuzkoako Foru Aldundia
Udako Dantza Ikastaldiek ikastaro osoan zehar jasotako formazioaren osagarri izateko helburua dute, baina ez dira hori bakarrik, beste dantzari batzu ezagutzeko aukera ematen digute, edota ikasketak edo karrera artistikoa garatzera munduko beste bazter batzuetara joan direnak berraurkitzeko, edota orain arte ikasitakoa beste irakasteko, dantzatzeko, mugitzeko, sortzeko moduekin kontrastatzeko. Klasikoak, pianoaren nota bizien bitartez, gorputza lantzen laguntzen digu, teknika hobetzen, erritmoa eramaten, puntetan jarri eta hazi egiten gara, errepertorio klasikoa erakusten digu eta dantzaren bide zorrotzenerako prestatzen gaitu. Garaikideak gainera barnean daramaguna ateratzeko eta adierazteko aukera ematen digu, askatasunean mugitzeko eta baita gure sormen koreografikoa garatzeko ere.
Guzti honegatik eta uda gainean dugulako, Udako Dantza Ikastaldien edizio berri honetan izena ematera gonbidatzen zaituztegu.
Daniel Abreu
Ordutegiak:
Klasiko ertaina: 09:30 - 11:00
Klasiko aurreratua: 11:15 - 12:45
Errepertorioa: 13:00 - 14:00
Garaikide ertaina: 16:00 - 17:30
Garaikide aurreratua: 17:45 - 19:15
Koreografia tailerra: 19:30 - 20:30
Egunero astelehenetik ostiralera
Prezioa:
• 10 egunetarako klase batean izen ematea: 50 €
• 10 egunetarako koreografia tailer edo errepertorio klase batean izen ematea: 30 €
Bete beharrak:
• Gutxieneko adina: 12 urte.
• Aurre ikasketak dantzan: bi urtez gutxienez.
• Izen emateko txartela nor bere dantza ikasketak gidatzen dituen irakaslearen sinaduraz aurkeztea
(edo ikastetxeko ziurtagiri batez lagundua).
• Oharra: leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea,
maila teknikoa ez duten ikasleei dagokienean.
- Informazio gehiago: Dantzagunea webgunean
Dokumentuaren akzioak


