Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

"Luzaideko ddantzak" liburua argitaratu du Sagasetak

"Luzaideko ddantzak" liburua argitaratu du Sagasetak

Dantzan 2011/05/09 13:40

Pazko igandean, apirilaren 24an, Migel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburua aurkeztu zuen. Sagasetak berak 1977. urtean argitaratutako "Luzaideko dantzak" liburuaren zabaltzea da honako hau eta lan honetan ez du bakarrik Luzaide kontuan hartu, baizik eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Bearn ere bai. Ia 900 orrialde dituen liburukotea, euskaraz eta gazteleraz idatzita, eta argazki, musika partitura eta dokumentazio ugariz hornitua. Liburuaren zabalkundean laguntzeko, dantzan.com bidez erosi eta eskuratzeko ahalegina egingo dugu.

Gehiago irakurri

Dantzabiz-eko batzordekideen zerrenda argitaratu du Bizkaiko Aldundiak

Dantzan 2011/05/09 13:28

Dantzaren inguruko aholkuak emateko DantzaBiz batzordea sortu berri du Bizkaiko Aldundiak. Batzorde honen eginkizuna lurraldean zer dantzatzen den aztertzea eta sektore honek dituen arazoez eta erronkez jardutea da oro har. Urtean gutxienez bi aldiz elkartuko den batzordeak dantza munduaren inguruan dabiltzan eragile ezberdinen parte hartzea izango du eta orain gutxi argitaratu da batzordekideen zerrenda.

Gehiago irakurri

Dantzaz konpainiaren "Arte-an" lanaren estreinaldia

Dantzaz konpainiaren "Arte-an" lanaren estreinaldia

Dantzan 2011/05/09 09:30

Hilabete luze geratzen da Dantzaz konpainiak bere azken lana estreinatzeko. Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da datorren ekainaren 24ean arratsaldeko 20:00etan. Bertan aurkeztuko du hortaz Dantzaz konpainiak Itzik Galilik eta Lukas Timulak koreografoek sortutako "Arte-an" lana.

Gehiago irakurri

Sahatsa 35 ikuskizuna

Sahatsa 35 ikuskizuna

Juan Luis Lizabe - Sahatsa dantza taldea 2011/05/06 13:15

Sahatsak, apirilaren 3an, estreinatu zuen Azpeitiko San Agustin aretoan “SAHATSA 35” Ikuskizuna, bere sorreraren 35. urtemuga ospatzeko. Horretarako, tradizioan oinarritutako dantza eta musikaz osaturiko errepertorioa prestatu du. Koloretsua, zatika intimoa, indartsua, trebezi eta birtuosismoa taularatzen duena. Bere sorreratik 35 urte igaro badira ere, bailaran dantza tradizionalak irakasten eta beren zabalkunde lanetan jarraitzen du Sahatsa dantza taldeak. Hurrengo emanaldia Azkoitiko Baztartxo antzokian izango da ekainaren 18.

Gehiago irakurri

Neskek dantzatu dute Legazpiko ezpata-dantza Santikutz egunean

Neskek dantzatu dute Legazpiko ezpata-dantza Santikutz egunean

Dantzan 2011/05/06 12:48

Legazpiko ezpata-dantza ibilbide luzeko tradizioa da. Gorpuzti egunaren zortziurrenean luzaroan eta Santikutz egunean (maiatzaren 3an) azken hamarkadetan, ezpata-dantza presente izan da luzaroan herriko plazan. Aurten, berrituta agertu da plazara. Sustraiak dantza taldeko hamabost neskek dantzatu dute 2011ko Santikutz eguneko ezpata-dantza Legazpian.

Gehiago irakurri

Erromeria egunak Itziar eta Bergaran

Erromeria egunak Itziar eta Bergaran

Dantzan 2011/05/06 11:00

Bihar, maiatzaren 7an, larunbatean Itziarren eta datorren larunbatean, maiatzaren 14an, aldiz, Bergaran Erromeria Egunak ospatuko dira. Trikitilariak, dultzaineroak, albokariak... Festarako eta dantzarako egitarauak prestatu dituzte bietan.

Gehiago irakurri

Karrikan ikuskizunaren entsegu publikoa eta aurkezpena

Karrikan ikuskizunaren entsegu publikoa eta aurkezpena

Kukai Dantza Konpainia 2011/05/05 13:17

Maiatzaren 11ean, Karrikan ikuskizunaren aurkezpena egingo du Kukai dantza konpainiak Donostian eta egun berean ere, entsegu publiko bat eskainiko du Errenterian, bertako biztanleentzako.

Gehiago irakurri

Munduko dantzen bloga

Munduko dantzen bloga

Dantzan 2011/05/05 13:16 1

Santanderreko ikastetxe batean irakasle den Begoña Rodriguezek munduko dantza batzuk biltzen dituen blog bat du: "Danzas del mundo" izeneko bloga. Bertan, dantzen bideoak, deskribapenak eta abar biltzen ditu irakasle horrek.

Gehiago irakurri 1

Dantzaren inguruko mahaingurua Euskadi Irratian

Dantzaren inguruko mahaingurua Euskadi Irratian

Dantzan 2011/05/05 11:25

Apirilaren 29an ospatu den Dantzaren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, dantzaren inguruko mahai-ingurua burutu da Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Tolosako Udaberri taldeko Juan Urretabizkaia, Santutxuko Gaztedi taldeko Joxean Cabarcos, Elirale konpainiako Pantxika Telleria eta Aiko taldeko Patxi Laborda aritu dira hizketan bertan. Irratsaioa entzungai jartzen dizuegu hemen ere.

Gehiago irakurri

Dantza ikastaroa Parisen Edu Muruamendiarazen eskutik

Dantza ikastaroa Parisen Edu Muruamendiarazen eskutik

Dantzan 2011/05/05 11:08

Parisen ospatuko diren "Journées Basques", euskal jardunaldien egitarau barnean, maiatzaren 17an, arratsaldeko 18:00etan hasita euskal dantza ikastaro bat emango du Edu Muruamendiarazek Marcel Landowski entzutegian. Dantzen hastapen ikastaro bat izango da Muruamendiarazek hilabete honetan Parisen emango duena eta edonori dago zuzendua.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak