Dokumentuaren akzioak
Donostiako alkatea eta gizon-dantza
Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkate berriak, dantzarekin zerikusia duen erabakia hartu du bere lehen lan-astean. Donostiako udal korporazioak beste garai batzuetan San Joan bezperan dantzatu izan ohi duen gizon-dantza edo soka-dantzan parte harzeko ohitura berreskuratzeko asmoa du.
1980eko hamarkada hasieran, Alkain alkatea sokaren buru zela dantzatu zuen Donostiako Udal korporazioak azkenekoz San Joan jaietan gizon-dantza Konstituzio plazan jartzen den lizarraren inguruan. Gobernu aldaketarekin, ordea, korporazioak dantzatzeari utzi zion eta Goizaldi dantza taldeak hartu zuen Konstituzio plazan, San Joan bezperan, soka-dantza dantzatzearen ardura bideoan ikusi daiteken moduan.
Proposamen honek, zeresana eman du azken egunotan, eta nola ez, politikarekin lotu da, horrela, makina bat eztabaidarako bide irekiz. Diario Vasco-k eta Noticias de Gipuzkoa egunkarien atarian albistea argitaratu dute eta irakurleek berriaren inguruan hainbat iritzi utzi dute webgune horietan bertan. Twiterren ere izan da proposamenaren inguruko iruzkinik, Beñat Sarasola literatur kritikariak, adibidez, gizon-dantzari izena aldatzea proposatu du tweet batean.
Eztabaidak eztabaida, Izagirrek jakinarazi ohitura berreskuratu nahian plazara dantzara irtengo dela datorren ostegunean. Beste alderdietako kideei ere luzatu die gonbidapena, eta orain, San Joan bezpera arte itxaron beharko dugu Donostiako Udal korporazioa, 30 urteren ondoren, dantzan ikusteko.
Dokumentuaren akzioak
Labetik orain hartuak XD :
Juan Carlos Izagirre Dantzan: http://www.youtube.com/watch?v=m2udkrTcYmQ
Aurkez Aurke .... : http://www.youtube.com/watch?v=3zRn0G1btaw
Mila esker Kaitxu! Bai azkar ere! Oraintxe jarriko ditugu!