Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lauarin folklore jaialdia 2011

Dokumentuaren akzioak

Lauarin folklore jaialdia 2011

2011/06/23 11:44
Ekainaren 24, 25 eta 26an ospatuko da aurtengo Lauarin folklore jaialdia Donostian. Hiru egun hauetan Poloniako INA dance group eta Moldaviako Hora lui Ion Bazatin taldeak ikusteko aukera izango da hiriko hainbat txokotan, Donostiako Eskola, Goizaldi eta Trebeska dantza taldeekin batera.

Datozen hiru egunetan, ekainaren 24, 25 eta 26an ospatuko den Lauarin folklore jaialdian Poloniako INA dance group eta Moldaviako Hora lui Ion Bazatin taldeak ikusteko aukera izango da Donostian, hiri bertako Eskola, Goizaldi eta Trebeska taldeekin batera. Hona hemen hiru egun horietako egitaraua:

 

Ekainaren 24a, ostirala

  • 19:00 – 19:45 Desfilea erdialdeko eta Alde Zaharreko kaleetatik.
  • 20:00 - 21:30 Emanaldia Konstituzio plazan.

Ekainaren 25a, larunbata

  • 11:00 - 13:00: Tailerrak Antiguako merkatu zaharrean.
  • 17:00 – 18:00: Desfilea: Sarriegi, Narrika, abuztuaren 31a kalea, Trinitate plaza, Kale Nagusia, Portua, Boulevard, San Jeronimo eta Konstituzio plaza. Bidean talde bakoitzak 5 minutuko emanaldiak egingo ditu.
  • 18:00 – 18:30: Emanaldia Konstituzio plazan. Talde bakoitzak 10 minutu.
  • 20:00 – 21:30: Emanaldia Konstituzio plazan.

Ekainaren 26a, igandea

  • 12:30: Desfilea Antiguako kaleetan zehar.
  • 13:00: Emanaldia Antiguako frontoian. Talde bakoitzak 10 minutuko emanaldia eskainiko du.
  • 19:00 - 22:30: Jaialdi amaiera Guardetxean.

 

Iturria: Lauarin folklore jaialdia 2011 programa (pdf)

 

 

Dokumentuaren akzioak

2011/06/23 15:13

ESKOLA Dantza Taldeak ere parte hartuko du Lauarinen, bai antolakuntza lanetan, baita dantza emanaldia eskainiz ere!

user
2011/06/23 16:00

Eskerrik asko Unai eta barkatu ez Eskola jarri izana.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.