Dokumentuaren akzioak
Arte-an, Dantzaz konpainiaren lan berriena
Lan honetan sendo nahasten dira indarra eta maisutasuna. Iparraldeko konpositore eta Labeque ahizpen ohiko kolaboratzaile Paxkal Indoren perkusioen eta txalapartaren sormen handiko melodia oinarri da bertan.
DANTZAZ konpainiaren estiloaren ildoari jarraituz, ikuskizun berri honetan, oso ibilbide interesgarria egiten ari den koreografo gazte bat dugu, Lukas Timulak eslovakiarra. Nederland Dans Theater-1ean irudi gailena izateaz gainera, koreografo gazte honek “A place between” eskaintzen digu: bi ekitaldiren arteko unea izan liteke, baina baita jaiotzaren eta heriotzaren arteko gunea ere. Beti baikaude erdibidean.
Earth Apples
“Niretzat Mercedes Sosaren ahotsak tribuetako imajinak gogorarazten dizkit, antzinako imajina soinudunak. Bere bihotz oinazetua indar handiz sumatzen da airean. Apaltasunez erreakzionatu dut bere musikaren aurrean, lurraren muina sentitzen ahaleginduz eta horretarako errepikapenaren eta kanonaren geruzak
zeharkatuz. Dantzaz konpainiak egingo duen berrestreinaldiak, Earth Apples dimentsio eta indar berria ematen dio. Jatorriz gizonezko zazpi dantzarirentzat sortua izan arren, koreografia hau sei emakumezko dantzarik eta gizonezko dantzari batek interpretatuko dute, eta elkartu egingo dute euren gaztetasuna lurraren antzinako jatorriekin.”
Itzik Galili
- Koreografia: Itzik Galili
- Musika: Mercedes Sosa
- Argien diseinua: Yaron Abulafia (2008)
- Jantziak: Natasja Lansen
- Laguntzaile artistikoa: Noa Rosenthal
-
Estreinaldia: Galili Dance, Theater Bellevue, Amsterdam, NL, 1992.
A place between
Esperientzia, egoera eta leku berriak bilatzea gizaki-izaeraren ezaugarrietako bat da. Behin-behineko norakoak aurki ditzakegu; oso gutxitan, ordea, gure gustuko behin betirako bizitokiak. Aipatu une igarokorrak aztertu ditu Lukas Timulakek "A Place Between" bere lan berrian. Bi ekintzen arteko unea izan daiteke, edo jaiotzearen eta gure heriotzaren arteko espazioa. Izan ere, beti baikaude erdibidean.
Lukas Timulak
- Koreografia: Lukas Timulak
- Musika: Santaolalla / Hauschka / Arvo Part
- Argien diseinua: Yaron Abulafia
- Jantziak: Lukas Timulak
- Munduko estreinaldia: 2011ko ekainaren 24an, Victoria Eugenia Antzokian (Donostia-San Sebastián)
Flash Deluxe
Dantzaz Konpainiarako propio sortutako lana da “Flash deluxe”, edozein erritual intimori aurre egiten diona. Besterik gabe gure barruan daramaguna erakusten digun ispilua.
Itzik Galili
- Koreografia: Itzik Galili
- Musika: Percossa, Paxkal Indo
- Argien diseinua: Yaron Abulafia
- Jantziak: Itzik Galili, Benedetta Orsoli-ren lankidetzarekin
- Munduko estreinaldia: 2011ko ekainaren 24an, Victoria Eugenia Antzokian (Donostia-San Sebastián)
Arte-an fitxa teknikoa:
- Dantzariak: Marco de Alteriis, Anneleen Dedroog, Emmanuel Dobby, Mireia González, Leonor Henriques, Anna Jirmanová, Hugo Mercier, Guillermo Millán, Daniel Navarro, Marine Sanchez.
- Zuzendari nagusia: Filgi Claverie
- Zuzendari artistikoa: Adriana Pous Ojeda
- Sentsibilizasio arduraduna: Josu Mujika
- Irakaslea: Iñaki Landa
- Produkzio arduraduna: Sofía Alforja
- Administrazioa: Laida Oliemuller
- Talde teknikoa: Eragin Stac
- Jantzi arduraduna: Benedetta Orsoli
- Argazkiak: Jose Usoz
Arte-an - Dantzaz Konpainia
Victoria Eugenia antzokian, ekainaren 24ean, 20:00etan.
Dokumentuaren akzioak