Dokumentuaren akzioak
Iparraldeko inauteriak materiagabeko ondare izendatzeko ekimena
Herri Soinu, Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskal kultur erakundea, Lapurtarrak taldea eta CMDTA Federazioa dira UNESCO-ren zerrendan Iparraldeko euskal inauteriak sartzeko egitasmoaren bultzatzaileak. Bihar, Uztaritzen, eragile guzti horiek elkartuko dira proiektuari bultzada bat eman nahian. Horretarako, egitarau oparoa prestatu dute elkarte horiek, non goiz goizetik hitzaldiak, eta ondoren dantzak eta Jean Michel Guilcher ikertzaile frantziarrari omenaldia egingo zaio.
Ekimena aurkeztu eta materiagabeko ondarea zer den azaltzeko zenbait txosten argitaratu dira Euskal Kultura Erakundearen, EKE-ren, webgunean:
- Iparraldeko inauterien aurkezpena eta historia laburpena egin du Thierry Truffauk: Uztaritzeko ihauteriak 1823 urtetik hunat
- Materiagabeko ondare kulturala zer den azaltzen da beste txosten honetan: Qu'est-ce que le patrimoine culturel immatériel?
- Eta gaiaren inguruko 10 galdera erantzuten zaizkion hemen: 10 questions/ réponses sur le patrimoine culturel immatériel
Iturria: Iparraldeko ihauteriak UNESCO-ren Gizateriaren Ondare izateko urratsa (eke.eus)
Dokumentuaren akzioak