Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sestaoko XXV. Folklore erakustaldia

Dokumentuaren akzioak

Sestaoko XXV. Folklore erakustaldia

Salleko D.T.T.
2011/06/21 10:06
Sestaoko folklore erakustaldiak 25 urte betetzen ditu. Honengatik, eta datorren urteko 50. Urteurteurrenari begira berotzen asteko, ilusioz beteriko imagina berria dakargu. Hona hemen jaialdien egutegia:

Egitaraua 2011

Ekainaren 24, ostirala
22:00 Erakustaldi ta jaialdiaren hasiera. Atarrabia-Nafarroako MIKELATS D.T. eta Llangreu-Asturieseko Agrupacion d’Etnografia y Folclor REIJA. Tokia: Begoñako Andra Mari Ikastetxea(Los Hermanos)

Ekainaren 25, larunbata

12:00 Herriko erdigunetik kalejira.

13.30 Udaletxean harrera.  Taldeen harrera, opari trukaketa eta Salleko dantza taldeko dantzari batek gonbidatutako taldeei ohorezko aurreskua dantzatuko die.

16:30 Folk-musika taillera:. "Concerto Didactico - Instrumentos e Ritmos mais importantes da Musica Tradicional Galega". Grupo de Musica Tradicional da AGADIC-k emandako folk-musika taillera. Tokia: Naval Hotelean.

22:00 Jaialdia. A Coruña-Galizako Grupo de Musica Tradicional da AGADIC eta Onil-Valentziako GRUP FOLKLORIC D’ONIL. Tokia: Begoñako Andra Mari Ikastetxea(Los Hermanos)

Ekainaren 26, igandea


12:00 Herriko erdigunetik kalejira.
19:30 Jaialdia. Zaragoza-Aragoiko XINGLAR taldea eta Sestaoko folklore jaialdiaren antolatzailea den SALLEKO D.T.T. Tokia: Begoñako Andra Mari Ikastetxea (Los Hermanos).

Antolatzailea: SALLEKO Euskal Dantza eta Txistu Taldea.

Dokumentuaren akzioak

2011/06/22 18:12

Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz gainera Bizkaiko kostaldean. Izan ere, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urrunako kostaldean bizi izan ziren ijito arrantzale eta arrain-saltzaileengandik iritsi omen den dantza dela aipatzen da, baina ez dago frogatua lotura hori, eta ordea, dantza nahiko "koreografiatuta" dagoela antzematen da. Ondarroan, Deba edo Bermeon nola dantzatzen ikusita, Bizkaikoa ez dakit, baina Bizkaiko golkoko kostaldeko "jatortasun" labela eskuratua duela esango nuke! ;-)

Jokin
2011/06/22 02:01

Kaskarot Bizkaiko dantza ?? ;0)

user
2011/06/22 13:36

Seguraski izanen da montaje bat, kaixarrankarekin lotua (askotan batelerak ere egiten dira), beraz... guzia bizkaitarra... eta gainera ez ak gara guziok aintzineko "vizcainos"

Jokin
2011/06/22 19:08

Ok Makey !! Mila esker informazioagatik !!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.