Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donostiako alkate berria eta zinegotziak gizon-dantzan

Dokumentuaren akzioak

Donostiako alkate berria eta zinegotziak gizon-dantzan

2011/06/24 09:07

Zenbait ikuslek hartutako irudiak dira, eta kalitate kaskarra dute, baina alkatea bera dantzan ikusteko aukera ematen dute. Soka Goizaldiko dantzariekin eta udal-batzako zinegotziekin plazaratzen da, eta lehen itzulia egin ondoren, sokako kide erdiek edo (zinegotzietako batzuk ziur aski) soka utzi eta baztertu egiten dira. Alkateak aginte zumea bigarren doan dantzariari eman eta postuak trukatzen dituzte. Aritz Salamanca Goizaldiko dantzaria dela iruditu zaigu. Hortik aurrera Aritz Salamancak gidatzen du gizon-dantza eta berak dantzatzen ditu aurkez-aurke, zortziko eta abarrak.

Hemen EuskalHerriaEH erabiltzaileak Youtubera igotako bideoa.

 

Abarketetan, esku-aldatzeko soinuan, sokan dauden guztiek egiten dute dantza banan-banan, eta hor ageri da, 10:35 minutuan, Juan Karlos Izagirre alkatea bera ere dantzan. Nahiko solte antzematen zaio dantzan, alegia, ez dirudi lehen aldia denik mota horretako dantza egiten aritzen dena.

DonostiaKulturak sareratu du hain zuzen ere Juan Karlos Izagirrek dantza egiten duen unea:

Argazkilari eta kamerariz inguratuta dabiltza dantzariak, erralin-ek twitter-en esan bezala, hor ere Space Invanders-ak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.