Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Egoitzak, 2013ko negua La Fundicion baliabide zentroan
La Fundición-ek, Baliabideen Zentroa denez eta ikerketa, sorketa eta ekoizpen prozesuekin zerikusian dituen ekintzen atalean, konpainiek euren prozesuen faseak burutzeko gune bat izateko duten beharrizanekin konektatzen du eta horretarako La Fundición-eko programan pieza aurkeztu aurreko datetan konpainia horiekin lan egitea proposatzen du ekipamendua eta lanerako gunea eskainita.
Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesua eta erritualaren inguruko xehetasunak azalduko ditu Mikel Sarriegik datorren urtarrilaren 12an Donostian. Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako "Sortutakoak" deialdian hautatua izan zen Mikel Sarriegi eta Besaingo Aurtzaka dantza taldearen lana, eta orain lan aurren aurkezpena egin eta dantza bera erakutsiko dira San Telmo museoan egingo den ekitaldian.
Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
Gamere-Zihigako gazteek emango dituzte maskaradak Zuberoan 2013an, eta dagoeneko prestaketa lanak aurreratuta dituzte. Otsailaren 10ean izango da lehen agerraldia, Zihigan, eta azkena berriz Gameren izango da, maiatzaren 5ean. Aurten igandetan izango dira maskarada guztiak, ez baita Maulen emanaldirik egingo eta han egiten baitira larunbatez. Bestalde, aipagarria da maiatzeko lehen iganderaino luzatuko direla emanaldiak. Hona egutegia osorik:
Deialdia: Dantza-lanen katalogoa
ADDEren proiektu berri bat aurkezten dizuegu, Etxepare Institutoarekin elkarlanean egingo dana. Dantza-lanen katalogo bat osatzea izango da, Euskaldun edo Euskal Herrian finkaturik dauden interprete edo konpainia profesionalen dantza-lanak jasoko ditu. Helburua, Euskal konpainien eta sotzaileen dantza-lanak zabaltzen laguntzea da. Estatu mailan eta eremu internazionalean.
Joan zaizkigun dantzariei azken agurra
2012 urtea bukatzera doala eta atzera begira jarri gara, urteak utzi digunaren errepasoa egiteko asmotan. Bederatzi hilabetez itxita izan dugu dantzan.com eta horren gauzak nahastu egiten ditu, baina berehala konturatu gara, aurten despeditzeko aukerarik gabe joan zaizkigun zenbait dantzariri agur esateko unea dela. Lau aipatuko ditugu hemen, baina beste inork zuen inguruan horrelako galera latzen bat izan baduzue aipatu erantzunetan mesedez.
2012 urteari begira laino guztien gainetik
Bukatzen ari den urteak, dantzari dagokionean, utzi dizkigun hainbat argazki, begirada azkar batean. 2012 urteari begirada bat laino guztien gainetik:
Zu Zeu, 20 urte Verdini gala
Verdini dantza taldearen izenean, Eguberri on eta Urte Berri on denori. Gogoratu nahi dizuegu datorren urtarrilaren 12an, larunbatean, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Zu Zeu, 20 Urte Verdini gala ospatuko dugula.
Dantzaz Konpainia “Alzheimergala”-n Stuttgarten izango da
Nazioartean oso koreografo ezaguna den Eric Gauthier-ek zuzentzen duen “Gauthier Dance” konpainiak gonbidaturik. Gala honetan biltzen den diru osoa Alzheimer ikerketarako erabiliko da. Larunbat honetan, hau da, abenduaren 22an, 19:30 etan Alemaniako Stuttgarteko Theaterhausen Lukas Timulaken “A Place Between” koreografiaren zatiak eskainiko ditugu.
Abadiño saria jasoko dute Iluntze eta Talde Batuak dantza taldeek
Abadiñoko udalak herriko norbanako eta elkarteen lana txalotzeko ematen ditu Abadiño sariak, eta bere hirugarren ekitaldian, herriko dantza taldeak, Iluntze eta Talde Batua sarituko ditu. Bihar osteguna, 20:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo da sari banaketa ekitaldia.
Datozen sei hilabeteetarako Donostia Kulturaren dantza programazioa
Verdini, Sol Picó, Dantzaz, Beijing Dance Theatre, Gelabert Azzopardi, Argia,... Donostia Kulturak 2013ko urtarriletik ekainera bitarterako dantza programazioa aurkeztu du. Hamasei dantza ekitaldi sei hilabetetan:
Dokumentuaren akzioak


