Dokumentuaren akzioak
Udaberriko dantza ikastaroak Gipuzkoako dantza profesionalen elkartearekin
Dantza klasikoa: Vincent Gros
Limogen (Frantzia) jaioa den Vicent Grosek, Londreseko Royal Ballet School-ean burutu zituen bere ikasketak. 1994.urtean, Lausanneko (Suitza) Grand Prix lehiaketako finalista izan zen eta ondoren, dantza konpainia askotako bakarlari eta dantzari nagusi bezala lan egin zuen: Birmingham Royal Ballet (Inglaterra), Cape Town City Ballet (Sudafrikako Errepublika), Leipziger Ballett (Alemania), Ballet du Capitole de Toulouse (Frantzia). Hainbat konpainia europarretan artista gonbidatu moduan nazioarteko gala askotan parte hartu du: (Madrilgo Antzoki Erreala, Granadako musika jaialdia, La Versiliana, Festival d’Arcachon, Cap Roig-eko Jaialdia). Azken urteetan Irakasle eta ballet maisu moduan gonbidatua izan da Madrilgo Balletean eta Angel Corellaren Balletean. Haldi berean Ballet hauen galetan parte hartu. 2004tik Aurrera, Frantziako Kultura Ministeritzak ematen duen Dantza Irakasle diploma jasotzen du Frantzia eta Espaniar eskola ezberdinetan irakatsiz.
Dantza garaikidea eta jazz: Nicholas Ricchini
Lyoneko Balletan, proiektu ezberdinetan aritu da lanean, Lyon eta Bartzelonan dantza klasikoa eta garaikidea ikasi ondoren. Bartzelonan, Varium eskolan (Ana Sanchez) ikasi ondoren, Pepe Heviaren konpainian aritu zen lanean, lehen dantzari, ballet irakasle eta koreografia laguntzaile gisa. Konpainia honekin Burgos-New York 2009 lehiaketa koreografikoa irabazi zuen “Detrás del cristal” koreografiarekin. Konpainia eta koreografo ezberdinekin lan egin du: Nadine Gerspacher, Leftlovers (Hip Hop konpainia), Jove Companyia de Dansa de Sant Boi... Beranduago, artista independente moduan, Nicholasek Satore Estudioen “Nierka”-produkzioa lan egin zuen Londresen (Tupac Martir eta Fernando Hernando - NDT), 2012.urtean Peackok Antzokiarengatik saritua. Akram Khanekin lan egin zuen 2012ko Joko Olinpikoetako Inagurazio zeremonian. Aldi berean, bere konpainia sortzen du 2010.urtean, “Nicolas Ricchini Konpainia” bihurtuko dena 2012an.
Flamenko: Beatriz Morales
Dokumentuaren akzioak