Maria Elena Arizmendi Amiel, euskal dantza eta jantzien ikertzailea

Euskal folklorearekin interes handia sortu zitzaion, eta Jose Maria Iribarren senarrarekin batera, Euskal Herria korritzeari ekin zion magnetofonoa, argazki makina eta zine kameraz hornituta, hango eta hemengo festak eta dantzak dokumentatu eta ikertzen. Garaiko ikertzaile eta sortzailen handien adiskide zen, eta haiekin elkarrizketa eta informazio truke aberasgarriak izaten zituen: Pablo Sorozabal, Tomas Garbizu, Nicano Zabaleta, Aita Donostia, Ignacio Zuloaga, Jose de Arteche, eta Koldo Mitxelena besteak beste, eta bereziki harreman handia izan zuen Julio Caro Barojarekin.

Zenbaitetan, galduta zeuden dantzak berreskuratzen jardun zuen, eta beste zenbaitetan dantza birsortu ere egin zuen, Pasaiako Batelarien dantza adibidez. Pablo Sorozabalek moldatutako zortziko zahar batean oinarrituta eta garai bateko bateleren oroitzapenetan inspiratuta egin zuena.

1976an, hamabost urteko lanaren emaitza argitaratu zuen, "Vascos y Trajes" bi liburuki marduletan, besteak beste Gaspar Montes eta bere seme Jose Carlos Iribarrenen ilustrazioz hornitua, eta Julio Caro Barojaren hitzaurrearekin.
2000. urteko irailean hil zen Maria Elena Arizmendi Amiel, XVI. mendeko janzkerari buruzko lan garrantzitsu bat esku artean zuela.
Iturriak:
- Maria Elena Arizmendi Amiel - In memorian (Juan Carlos Iribarren-en webgunea)
- Lagun euskaldunaren oroigarria. Bat eta Bi. (Natalia Sadomskaya-ren oroitzapenak)
Dantzan
