Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizun berria Kukai eta Tanttakaren eskutik
Datorren martxoaren 1ean, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko dute Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka antzerki taldeak bere ikuskizun berria: Komunikazioa-Inkomunikazioa. Mikel Laboan inspiratutako lana izango da, baina ez hari buruzkoa, eta Mireia Gabilondok zuzenduko du, Jon Mayaren laguntzarekin. Kukaiko dantzariez gain Helena Golab dantzaria, Miren Gaztañaga eta Aitor Beltran aktoreak eta Iñaki Telleriak parte hartuko dute, eta Jone San Martin eta Israel Galvanen kolaborazioak izango ditu.

Idoia Zabaleta: Posthumos
Urtarrilaren 19an 20:00etan eta urtarrilaren 20an 19:00etan, Bilboko La Fundicion-en, Idoia Zabaleta: Posthumos.

Dantzarako sorkuntza zentroa egingo da Errenterian
Dantza eta sorkuntza zentro berri baten egitasmoa aurkeztu dute gaur Errenterian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Lekuona okindegi zaharra berritu eta kultura, dantza eta sorkuntza zentro bilakatu nahi dute 2015 urterako. Bertan egokituko da orain arte Donostian egon den Dantzagunea, eta dantza alorrean Gipuzkoa osoari zuzendutako zerbitzuak bertatik bideratuko dira.

Zu zeu, 20 urte Verdini gala
Ezgaitasun intelektuala dantzaren bitartez integratzea izan da, 1992an sortu zen Verdini proiektuaren ardatzetako bat. Proiektuaren hogeigarren urteurreneko ospakizunean, Verdini Dantza Taldeak, (2008an, Donostiako Herritar Merezimenduaren domina jaso zuen), berriz ere erakusten digu, lan egoki batekin, ezgaitasunen bat duten pertsonek gizarte hesiak gainditu ditzaketela.

Sortutakoak jaialdia Gipuzkoako Dantzagunearen eskutik
Egoitza artistikoen bidez sortze-lanak bultzatu eta laguntzeko programa da Sortutakoak. Hirugarren ekitaldia burutu du, eta programaren baitan sortu diren lanak ikusleei erakusteko antolatu da Sortutakoak jaialdia. Mikel Sarriegik, Dordoka kolektiboak, Andrea Quintanak, Sara Paniaguak, Italo Panfichik eta Manuel Belliscok parte hartuko dute larunbat honetan, urtarrilaren 12an Donostian egingo diren aurkezpen hitzaldi, solasaldi, emanaldi eta dantza ekitaldietan. Hona egitaraua:

Simplemente dokumentala Donostiako Lugaritzen
"Despertar los sentidos" dantza taldea Kantabriako kanpin batean bildu da euren azken ikuskizuna prestatzeko. Dantzak, adiskidetasunak eta Down sindromea duten pertsonak izateak elkartzen ditu. Aurreiritzirik gabeko begirada urritasun intelektualaren munduari, filmaren protagonistek zuzenean azalduta.
Egoitzak, 2013ko negua La Fundicion baliabide zentroan
La Fundición-ek, Baliabideen Zentroa denez eta ikerketa, sorketa eta ekoizpen prozesuekin zerikusian dituen ekintzen atalean, konpainiek euren prozesuen faseak burutzeko gune bat izateko duten beharrizanekin konektatzen du eta horretarako La Fundición-eko programan pieza aurkeztu aurreko datetan konpainia horiekin lan egitea proposatzen du ekipamendua eta lanerako gunea eskainita.

Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesua eta erritualaren inguruko xehetasunak azalduko ditu Mikel Sarriegik datorren urtarrilaren 12an Donostian. Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako "Sortutakoak" deialdian hautatua izan zen Mikel Sarriegi eta Besaingo Aurtzaka dantza taldearen lana, eta orain lan aurren aurkezpena egin eta dantza bera erakutsiko dira San Telmo museoan egingo den ekitaldian.

Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
Gamere-Zihigako gazteek emango dituzte maskaradak Zuberoan 2013an, eta dagoeneko prestaketa lanak aurreratuta dituzte. Otsailaren 10ean izango da lehen agerraldia, Zihigan, eta azkena berriz Gameren izango da, maiatzaren 5ean. Aurten igandetan izango dira maskarada guztiak, ez baita Maulen emanaldirik egingo eta han egiten baitira larunbatez. Bestalde, aipagarria da maiatzeko lehen iganderaino luzatuko direla emanaldiak. Hona egutegia osorik:
Deialdia: Dantza-lanen katalogoa
ADDEren proiektu berri bat aurkezten dizuegu, Etxepare Institutoarekin elkarlanean egingo dana. Dantza-lanen katalogo bat osatzea izango da, Euskaldun edo Euskal Herrian finkaturik dauden interprete edo konpainia profesionalen dantza-lanak jasoko ditu. Helburua, Euskal konpainien eta sotzaileen dantza-lanak zabaltzen laguntzea da. Estatu mailan eta eremu internazionalean.
Dokumentuaren akzioak