Dokumentuaren akzioak
XVII. Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala
2013ko Artista Berri Onenaren Artistiko Saria izango den, Ion Agirretxe dantzari donostiarrak (Flandeseko Errege Balleteko Dantzaria), parte hartuko du, George Balanchine dantza neoklasikoaren aita eta koreografo ospetsuaren “Who cares?” interpretatuz. Eta, Jon Ugarrizaren “Donostia 1813” obratik ateratako paso a dos bat ere aurkeztuko du Cristina Casarekin (Flandeseko Errege Balleteko Dantzaria). Lan hau, joan zen urrian Euskalduna Jauregiko Auditorioan egindako “Euskaldunak eta Dantza”ren (Asociación Bilbao Ballet Elkartea, ABBE) 8. Galarako espreski sortu zen. Ugarrizaren koreografiak arrakasta ederra izan zuen.
Galan bilduko dira, besteak beste, Malandain-Miarritzeko Balleta (Miarritze), LaMov (Zaragoza), Verdini Dantza Taldea (Donostia), Kresala (Donostia) konpainiak; eta Iker Arrue (Donostia), Miren Gómez (Irun), Judith Argomaniz (Donostia), Fabian Thomé (Donibane Lohitzune) dantzariak; eta Gasteizeko ‘José Uruñuela’ Dantza Kontserbatorioaren dantza ikasleak, Miarritzeko Ballet: Centre de Formation Professional en Danse-ren dantza ikasleak ere. Emanaldi honekin, ikuslegoak dantzarien eta konpainia profesionalen lan txukunarekin gozatuko du, eta denak, beraien parte hartzearekin, “Dantzaren Nazioarteko Eguna” eta disziplina artistiko eder hau omenduko dute.
XVII. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galarako sarrerak antzokiko lehiatilan salgai daude, eta Kutxabankaren Interneteko sarreren salmenta zerbitzuan. Dantzarako zaletasuna sustatzeko asmoz, sarreren salneurri egokian eskeintzen da – 6, 10 eta 12 euro-.
Ikuskizunari buruzko datuak
- Ikuskizuna: XVII. Dantzaren Nazioarteko Gala.
- Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.
- Dantzariak eta konpainiak: Ion Agirretxe eta Cristina Casa (Flandeseko Errege Ballet), Malandain-Miarritzeko Balleta, LaMov, Verdini Dantza Taldea, Kresala, Iker Arrue, Judith Argomaniz, Miren Gómez eta Jacob Hernández, Fabian Thomé, Gasteizeko ‘José Uruñuela’ Dantza Kontserbatorioa, Miarritzeko Balleta: Centre de Formation Professional en Danse.
- Lekua eta eguna: Victoria Eugenia antzokian, apirilaren 28an, 19,30 ean.
- Sarrerak: 6, 10, eta 12 euro.
Dokumentuaren akzioak