Jaime Castillo: Ingrid Bergmani jota dantzatzen erakutsi zion dantzaria
Bi astez jardun zuen Jaime Castillok jota dantzatzen irakasten Ingrid Bergman eta Rip Torni. Filmaren azken muntaian ez zen sekuentzia hori jaso, baina "dantzari, koreografo eta dantza irakasle" bezala izendatuta ageri da bertan Jaime Castillo. Alberto Lopez Etxebarrietak elkarrizketatu du Jaime Castillo, eta bere bizitza artistiko eta bidaiaren hainbat kontu bildu ditu.
Elai Alai, Euzkadi, New York...

Euzkadi ikuskizunaren bigarren bira bat ere antolatu zen, eta bertan izan zen Castillo, Victor eta Lourdes Olaeta eta beste hainbatekin. Bira bukatuta, Castillo Estatu Batuetan geratu zen, kantu ikasketak egin eta bere ibilbide artistikoari segitzeko asmoz. New York-en egokitu, eta erbesteratutako euskaldunekin harreman handiak izan zituen Castillok: Jose Antonio Aguirre, Jesus Galindez, Jon Oñatibia, e.a. Galindez berari ere jota dantzatzen irakatsi zion Castillok.
Luxuzko trasatlantikoak, Hollywood...
Luxuzko itsas-bidaietan kantatu eta dantzatzen aritu zen luzaroan, trasatlantiko handietako festetan pertsonaia ezagun eta aberatsekin inguratuta beti, Ingalaterrako Karlos printzea, besteak beste. Mark Goodson ekoizlearen eskutik Hollywood-eko hainbat pelikula eta telebitsa saiotan parte hartzeko aukera izan zuen Castillok, eta Sean Connery, Melvyn Douglas edo Gregory Peck moduko artista entzutetsuekin lan egiteko aukera izan zuen.
Dantzan