Dokumentuaren akzioak
Dantzaren hilabetea 2013
Udaberriko dantza ikastaroak, (Arteleku, Apirilaren 02tik 06ra), Hilabete honetan Dantzarekin hasi ginen udaberriko ikastaroetan.Dantza klasikoan Vincent Gros irakaslea izan dugu (ertain maila eta maila aurreratua); eta dantza garaikidea eta jazz dantzan Nicolas Ricchini irakaslea. Flamenkoan ere Beatriz Morales irakaslea aritu da (maila ertaina eta maila ertain/aurreratua El Duende de la Solen apirilak 3tik 7ra).
Dantza eskolen erakustaldia Bastero kultur gunean (Andoain).- Hurrengo Apirilaren 14an Andoaingo Bastero Kulturgunean Elkarteko Eskoletako ikasleek eskainiko dute Eskoletako Dantza Erakustaldia. Ekitaldia 12,00etan hasiko da. Dantza erakustaldia zehatza izango da eta Gipuzkoako akademiek urteko beren lanaren zatirik onena eskainiko digute. 20 lan ikusi ahal izango ditugu guztira, beste horrenbeste irakaslek sortuak. Egitaraua anitza eta ugaria izango da, eta balleta klasikoenetik hasita, joerarik modernoenak ere ikusi ahal izango ditugu.
Dantza kalean Alderdi Ederrean.- Herritarrek dantzaz gozatu ditzaten Dantza Kalean ikuskizunaren 7. edizioa izango dugu Apirilaren 20an, larunbata, 17,30etan. Bertan, jazz dantza, funky, hip-hop, sabelaren dantza, flamenko, eta garaikide dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak. 200 dantzarik parte hartuko dute eta 14 lan ikusi ahal izango ditugu.
Barra klasikoaren erakustaldia Kontxan.- Bere lehenengo emanalditik 1997. urtean, Kontxako barandako barra klasiko erakustaldia “Dantzaren Hilabeteko” ospakizunik jendetsuena eta saihestezina bihurtu da. Barra txikian 683 dantzarik parte hartuko dute, eta helduen barran 518. dantzarik. Guztira, 1201 dantzari izango dira.
Aurten, apirilaren 21an, igandean 12,00etan hasita ikus ahal izango ditugu lehenengo dantzari gazteenek, 9 eta 12 urte bitartekoak. Jarraian, 12,45etan, helduen txanda izango da. Kontxako badia ingurunean egonda, irakasleek eta ikasleek egun honetan kalera aterako dute beren ohiko barra saioa. Elkarteak Dantza jarduerari bihotz-bihotzez omenaldia egitearekin batera, babes gutxi duen diziplina artistiko horren existentziaren eta bizitasunaren arreta piztea du helburu nagusitzat. Aldi berean ez dugu ahaztu nahi ospakizun honek duen izaera sakon eta aldarrikatzailea.
XI. ‘Dantza Sariak’ Donostiako Udalaren Areto Nagusian, ‘Dantza Sariak’ ekitaldiaren hamaikagarren emanaldia izango dugu. Apirilaren 27an, larunbata, arratsaldeko 17,00etan, Elkarteak emango ditu aurtengo sariak. Ekitaldi honetan UNESCOk Nazioarteko Dantza Egunaren inguruan prestatutako 2013 agiria irakurriko da. (Gonbidapen sarrerak)
2013ko Dantza Sariak (ezkerretik eskuinera): Elvira Ubierna (Dantza irakaslea), Dedikazio Saria. / Ion Agirretxe (Flandesko Real Ballet), Dantzari Berri Onenaren Saria.
Dantzaren Nazioarteko Egunaren XVII. Gala.- “Dantzaren Hilabetea”ri bukaera emateko Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen du gala hau. Apirilak 28an, igandea, ospatuko da 19,30etan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldi honek bere hamazazpigarren edizioan arte eszeniko honen estilo sorta erakutsi nahi du. Hori dela eta, ikusleek antzezlan heterogeneoz gozatu ahal izango dute, bariazio klasiko edo eta neoklasikotik hasita, estilo modernoago diren dantza garaikidea, flamenko eta psicodantzarekin jarraituz, eta euskal dantza suspertzearekin osatuko da.
Ion Agirretxek (Flandeseko Real Balleteko Dantzaria) parte hartuko du ere, berari eskainitako Dantzari Berri Onenaren Saria eskertuz. Berak eta Cristina Casak (Flandeseko Balleteko dantzaria) dantzatuko dute “Donostia 1813” (Jon Ugarriza koreagrafoarena). Lan hau arrakasta handiz estreinatu zen Euskalduna Jauregian “Los Vascos y la Danza” 8. Galan (2012ko urrian). Galan bilduko dira, besteak beste, Malandain Miarritzeko Balleta, Lamov, Verdini Dantza Taldea, Kresala, Iker Arrue, Judith Argomaniz, Miren Gomez eta Fabian Thomé. Baita ere Gasteizko "José Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioko eta Ballet Biarritz: Centre de formation professional en danse"-ko ikasleek parte hartuko dute.
Emanaldi honekin, ikuslegoak dantzarien eta konpainia profesionalen lan txukunaz gozatuko du, eta guztiok batera, beraien parte hartzearekin, “Dantzaren Nazioarteko Eguna” dela eta, diziplina artistiko eder hau omenduko dugu.
Dantzaren Nazioarteko Egunaren XVII. Galarako sarrerak antzokiko leihatilan salgai daude, eta baita ere Kutxabankaren interneteko sarreren salmenta zerbitzuan. Dantzarako zaletasuna sustatzeko asmoz, sarreren salneurria ez da garestia – 6, 10 eta 12 euro-.
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea
Gure erronka 2013an urtean.- Elkarteak komunikazio estrategien berrikuntzan apostu egin nahi du. Une honetan, bere webgunearen sorkuntzan dabil, hemendik gutxira ondorengo bi helbideetan aurkitu ahal izango duzuena: www.gipuzkoadantza.org eta www.guipuzcoaendanza.org. Webgune honek, Elkartearen barne koordinazioa, informazioaren hedapena eta ikastaroen izen-emateak erraztuko dituelakoan gaude, bazkideen partaidetza aktiboago bat bultzatuz eta baita webgunea beraren bidez egin nahi dituzuen iradokizunei erantzunez.
Elkartearen historia laburpena.- Duela bi urte, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak bi berri on zeuzkan: Donostiako udalak eskaini zion 2011. urteko Hiritartasun Domina eta egoitzaren inaugurazioa. Bere hastapenak 1982an Elkartea sortzeko helburua nagusia izan bazen gure dantza eskoletako ikasleei eta irakasleei zuzendutako hobekuntza ikastaroak antolatzeko, pixkanaka Elkartea indartuz joan zen eta dantza-estilo guztiak ezagutu eta bultzatzeko bestelako ekitaldiak garatzen hasi ziren. Ekitaldi guzti horien lorpena izan da eta izaten ari da dantzaren esparruko bizitza artistikoa dinamizatzea, bai irakaskuntzari eta bai sorkuntzari dagokionez. Irakasleei irakaskuntza-metodo berriak ezagutzeko aukera ematen die eta nazioartean ospe handia duten beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko parada eskaini egiten die ere etengabeko formakuntza eskaintza honetan.
Elkartea, 1996. urtean, dantzaren alorrean jokatzen zuen rolaren jabe izanik, Dantzaren Nazioarteko Eguna (apirilak 29) ospatzeko ekintza ugari antolatzen hasi zen eta 2003an, “Dantzaren Hilabetea” izena hartuz ekintza horiek apirila osoan zehar egiten baitziren. Elkarteak antolatutako ekitaldi ugariak Gipuzkoako hainbat herrietan banatu izan dira: Irun, Tolosa, Lasarte-Oria, Andoain, eta batez ere Donostian. Azken hiri honi Elkarteak argazki zoragarri bat eskaini dio: ehunka dantzari Kontxako barandako barra egiten, Dantzaren eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren ikurra bihurtuz. Ezin dira alde batera utzi ere kalean egin izan diren jazz dantza eta garaikideko agerraldi jendetsuak, edo eta hasiera batean Udaletxean, aurten berriro, eta gero Antzoki Zaharrean egin den Dantzaren Sariak ekitaldia.
Gaur egun, hastapenetan bederatzi kide zituen eta Miguel Orbelzu buru zuen Elkarte hura, berrogeitahamar kidetik gora ditu, dantzaren munduarekin erlazionaturiko arlo ezberdinetako profesionalak: irakasleak, koreografoak, dantzariak, fisioterapeuta eta kazetariak, dantzarekiko maitasunak gidatuta elkarlanean dabiltzanak modu nekaezinean lana egiten dantzaren alde.
Dokumentuaren akzioak