Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abarketak urratuta zapatarik ez...

Dokumentuaren akzioak

Abarketak urratuta zapatarik ez...

2013/04/19 11:14

Juin abarketak Azkoitia 001

Azkoitian bertan berrogeita hamar abarketa tailer izatera iritsi ziren. Gaur egun geratzen den bakarra da Juin. Ez Azkoitian, ez Gipuzkoa osoan ere ez da besterik. Beste herrietan ere urrituta daude erabat, Bizkaian bi tailer geratzen dira eta garai bateko abarketagileen hiriburu izan zen Maulen ere gutxi dira lanbide horretan segitzen dutenak, eta horiek batez ere diseinu abarketak eginez egin dute aurrera.

Julian IruretagoienaJulian Iruretagoiena mutil koskorra zela Epelde-Larrinaga alpargaterian hasi zen lanean, eta orduan bezala egiten ditu gaur ere abarketak. Espartzuaren ordez Jutea erabiltzen da gaur egun, eta soka horrekin zola osatu eta zola horri goma itsasten zaio azpialdean. Oihalezko gorputza josi, eta abarketa egina dago.

Tarteka modan jartzen dira eta pasarela famatuetan agertzen dira, baina asko dira udako oinetako fresko moduan erabiltzen dutenak. Eta milaka eta milaka, dantzarako erabiltzen dituztenak. Abarketagileak urritu ahala kanpotik ekartzen hasi dira dendak, eta horrela, Errioxa eta baita Txinako espartinak saltzen dira gaur egun denda askotan.

Udarako oinetako arin eta freskoak dira apretak, eta kostaldera eta eguraldi epela hasten denean saltzen dituzte gehien bat Iruretagoienatarrek. Eta  horrekin batera, dantzari taldeak eta euskal festen inguruko ospakizunak dira abarketen erosle asko. Kanta zaharrak dioen moduan:

Juin abarketak Azkoitia 002Abarketak urratuta
zapatarik ez,
Bermeon gelditu nintzan
oiñeko miñez.
Hauxen dok egia,
zortziko berria,
hiru txikin ardorekin
librako ogia!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.