Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gure Dantzak jaialdiaren 6. ekitaldia Tafallan ospatuko da igandean
Dantzari beteranoen jaialdia da Gure Dantzak, eta bere seigarren jaialdia Tafallan ospatuko dute igandean, ekainaren 23an. Martin Galdiano elkarteak, Nafarroako Dantzarien Biltzarrak eta Tafallako Udalak antolatu dute igandeko Gure Dantzak jaialdia. Hona egitaraua:
Aukeran konpainia El Caserio zarzuelan
Gaur hasi eta bost gautan El Caserio zarzuela eskainiko da Bilboko Arriaga antzokian. Ainhoa Arteta, Bilboko Okestra Sinfonikoa eta Rossini abesbatzarekin batera, Aukeran konpainia arituko da Jesus Guridiren lan ezagunean.
Dantzan enparantzan, dantzak plazan irekian dantzatzeko gonbitea
Nafarroako Dantzarien Biltzarrak "Dantza enparantzan" izeneko ekimena jarri du martxan. Gaur, ekainaren 19an, Burlatan izango da lehen ekitaldia, Burlatan. Dantza-jauziak, mutil-dantzak eta ohiko euskal dantzak giro onean dantzatu eta gozatzeko aukera eman nahi du ekimen honek.
Zenbat aulki huts bete: Joxan Lizarribarri omenaldia
Joxan Lizarribar, kultura eragile, Berria taldeko lehendakari eta Argia dantzari taldeko dantzari izan zenari omenaldia egin zitzaion pasa den ekainaren 6an Andoaingo Bastero Antzokian. "Zenbat aulki huts bete" izeneko omenaldi ekitaldian Argia dantzari taldeak eta Jean Mixel Bedaxagarrek parte hartu zuten, beste zenbait kantari, idazle eta lagunekin batera.
'Egun batez 25' DVDaren trailerra
San Joan jaien usaina gero eta gertuago somatzen dugun honetan, urteroko moduan, Udaberri dantza taldeko kideok ere buru-belarri ari gara lanean. Festari merezitako musika, dantza eta kolorea emango diogu aurten ere, baina horrez gain, badugu bestelako proposamenik herritarrei eskaintzeko.
Euskal dantzak eta generoa, heteronorman kateatuta?
Euskal dantzan "ba al dago “neska/mutil” binarismotik ateratzerik?" galdetu du Amelia Barquin-ek bere blogean. Gogoeta eta galdera zorrotzak plazaratu ditu euskal dantzetan generoaren inguruan ditugun jokabideei buruz. Emakumeek eta gizonek euskal dantzan zein rol daukaten galdetzen du Barquin-ek, eta "zein leku dagoen bertan heteronorma jarraitzen ez duen edo jarraitu nahi ez duen ume edo gaztearentzat".
Aiko taldearekin erromeria Urbian
Aiko taldeak datorren larunbatean Urbiako zelaietan edonorentzat zabalik dagoen erromeria herrikoi bat ospatuko du "Bilgua" bere azken diskoa aurkezteko. Musika eta dantza maisuz osatzen den taldeak zuzeneko musikaz egiten du berriro apustu, ingurune zabalean, musika garaikidez baina estilo tradizionalean dantzarako diren hogei konposizio berriz osatzen den disko-lan berria aurkezteko AIKOk parte hartu nahi duenarentzat autobusak jarri ditu Bilbo, Donostia, Iruñea, Errenteri, Zarautz eta Durangotik.L&V Comunicación (Itziar Villamandos)
"Itsasoaren emazteak" ikuskizun berria prestatzen ari da Oinkari dantza taldea
Datorren uztaialren 12an, Tolosako Leidor antzokian estreinatuko du Oinkari dantza taldeak Hika Teatroaren lankidetzarekin prestatzen ari den ikuskizun berria: "Itsasoaren emazteak". Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritza, Maider Oiartzabalen koreografia garaikideak, Pello Ramirez-en musika, eta EK-ia kolektiboa eta Kukai dantza konpainiaren aholkularitza koreografikorekin, kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenen inguruan egituratu da "Itsasoaren emazteak".
Lekuz Leku 2013
Ekainaren 28an eta 29ean, 19:30etik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran. Bere helburua: dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia-lanak eramanda. Horretarako, IX. Lekuz Leku edizio honetan (DDH/CQD-rekin elkartuta egindakoan) nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune bakoitzarako sorketa bereziak eginda.
Umeen dantzari eguna Zornotzan
Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak antolatutako Umeen Euskal Jaiak 200 ume baino gehiago bilduko ditu ekainaren 16an.
Dokumentuaren akzioak


