Dokumentuaren akzioak
Neskek Iurretako San Migel egunean dantzatu dute lehen aldiz
"Iurretako gaur egungo dantzariak" sinadurarekin Anboto aldizkarian argitaratutako gutunean iragartzen zuten dantzariek beraien asmoa: "Jakina den bezala aurtengo San Migelak bereziak izango dira, historian lehen aldiz neskok ere merezi dugun protagonismoa izan, eta orain arte mutilenak soilik izan diren dantza saioetan gure ekarpena egingo dugulako!". Aspaldiko asmoa zuten, baina hainbat kezka tarteko ez da urratsik eman orain arte: "Herritarrek esango dutenaren beldurra, ohitura zaharrak aldatzeak izango lituzkeen eraginak, eta gazteak garen heinean gauetako parranda luzatuz gero, hurrengo egunean kalejirara joan beharraren galbana!".
Goizeko kalejiran parte hartzeko gonbidapena jaso zuten neskek, baina kalejiran parte hartzea dantzarik egin gabe ez zituen kobentzitzen. Azkenean, 2013ko San Migeletan dantza eginez parte hartzea erabaki dute, eta halaxe egin dute atzo, San Migel egunez. Horrez gain, udalari ondoko eskaera egin diote dantzariek: "ea udaletxe aurrean dagoen dantzariaren alboan neska bat jartzen duen, Iurretako herriko dantza taldeak mutilez gain neskak ere badituelako!".
Dokumentuaren akzioak